Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Airea eta Zarat
 

WAI-A

Legedia. Europakoa


1999KO MARTXOAREN 11KO KONTSEILUAREN 199/13/EE ZUZENTARAUA, JARDUERA ETA INSTALAZIO JAKIN BATZUETAN DISOLBATZAILE ORGANIKOAK ERABILTZEAK ERAGINDAKO KONPOSATU ORGANIKO LURRUNKORREN ISURPENAK MUGATZEARI BURUZKOA

Zuzentarau hau Espainiako Estatuan aldatu da urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuaren ordez, jarduera eta instalazio jakin batzuetan disolbatzaileak erabiltzeak eragindako konposatu organiko lurrunkorren mugei buruzkoa.

Ikusi dekretua

2002KO EKAINAREN 27KO BATZORDEAK HARTUTAKO ERABAKIA ESTATU KIDEEN TXOSTENETARAKO GALDEKETARI BURUZ. TXOSTEN HAIEK 1999/EE ARTEZTARAUA EZARTZEARI DAGOZKIE, ZENBAIT JARDUERA ETA INSTALAZIOETAN DISOLBATZAILE ORGANIKOAK ERABILTZEAK ERAGINDAKO KOL-EN ISURTZEA MUGATZEARI BURUZKOA DENA.
2002/529/EE ERABAKIA

 

Hiru urtez behin, Estatu Kideek txosten baten bidali behar diote Batzordeari 1999/13/EE zuzentarauaren ezartzeari buruzko informazioa.Lehen txostena, 2003ko urtarrilaren 1etik 2004ko abenduaren 31ra bitarteko aldiari buruzkoa izango da.Txosten hau Batzordeari bidaliko zaio bederatzi hilabeteren buruan, 2005eko urtarrilaren 1ean hasita.Txostena 2003/529/EE Erabakiaren Eranskinen jasotzen den galdeketan oinarrituz aurkeztuko da.


Eragindako instalazioak

KOLen Zuzentarauaren IIA Eranskinaren (KOLen Dekretuaren II Eranskina) 20 jarduera bakoitzari buruzko informazioa eman behar zaio Batzordeari:

  • Lehendik dauden instalazioak.

  • Erregistratutako edo baimendutako instalazioak.

  • Erregistratuen artean, zenbat izan ziren funtsezko aldaketa batengatik? (aukerakoa).

  • Zenbat arautzen ditu IPPC Zuzentarauak? (aukerakoa).

Operadorearen betebeharrak

Administrazio-xedapenak eragindako instalazioek KOLen Zuzentaraua betetzen dutela egiaztatzeko.

Lehendik dauden instalazioak

Zenbat instalazio erregistratu dira murrizte-sistemaren arabera?

Instalazio guztiak

  • Estatu kideek isuri iheskorren muga-balioen salbuespenen berri eman behar dute.

  • Estatu Kideek isurien kontrolen salbuespenen berri eman behar dute.

Ordezkapena

Estatu Kideek eta interesa duten jarduerek substantzia organikoen eta egon daitezkeen ordezkoen erabilerari buruzko informazioa trukatu dute?

Gainbegiratzea

  • Agintari eskudunari beharrezkoak diren datuak eman ez dizkioten operadore kopurua.

  • Agintari eskudunari beharrekoak diren datuak eman dizkioten operadore kopurua, eta zenbat instalazioetarako.

Ez betetzea

  • Zenbat enpresek Zuzentaraua betetzen ez dutela egiaztatu da?Bete daitezen hartzen diren neurriak.

  • Zenbat aldiz kendu diote baimena agintari eskudunei ez betetzekotan?


IMak betetzea

Murrizte-sistema

Nola frogatzen da operadoreak proposatutako murrizte-sistema, Zuzentarauaren II Eranskina ezarriko balitz egongo liratekeen isuriei dagokiela?

Disolbatzaileak kudeatzeko plana

Nola frogatzen du operadoreak IMak betetzen dituela?

Publikoak informazioaren berri izatea

Publikoak instalazio berrien baimen eta funtsezko aldaketen berri izatea.

Erkidegoko beste baliabideekiko erlazioa

 

 

 Aurkibidera itzuli

 

Azken eguneratzea: 2007/03/28