Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Airea eta Zarat

WAI-A

Disolbatzaileen Kudeaketaren Memoria 117/2003 Errege Dekretua, urtarrilaren 31ekoa


Disolbatzaileen Kudeaketaren Memoria lantzeko urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuaren, zenbait jarduera eta instalaziotan disolbatzaile organikoak erabiltzeagatik sortzen diren konposatu organiko lurrunkorrak botatzea murriztekoaren, IV. Eranskineko 2. atalean ezarritako helburuak lortu nahi dira:

a) 117/2003 Errege Dekretuaren 7. artikuluko 1. idatz-zatian zehaztutakoa betetzen dela egiaztatu.

b) Etorkizunean kutsagarri gutxiago botatzeko aukerak aztertu.

c) Kontsumitzen eta botatzen diren disolbatzaileen gaineko informazioa herritarren eskura jarri eta 117/2003 Errege Dekretua bete.

Memoriaren edukia

Memoriak izango du, alde batetik, Disolbatzaileen kudeaketarako Plana; horretarako Ingurumen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta IHOBEk garatutako tresna erabiliko da, dagoeneko WEB orrian eskura daitekeena:  Disolbatzaileen Kudeaketarako Plana lantzeko tresna. Bestetik, kudeaketarako plan horretan erabili diren parametroak arrazoitzeko behar beste deskribapen, kalkulu eta agiri izango ditu.

Botatako hondakin-gasen balioak arrazoitzeko Baimendutako Kontrol-Erakunde baten txostena beharko da, gas-hondakinetan botatako konposatu organiko lurrunkorren neurketen emaitzak adieraziz.

Neurketa horiek gutxienez bost urtean behin egingo dira. Neurketak maiztasun gehiagoz egiten badira, azkeneko emaitzak bidali eta erabiliko dira dagokion urteko balantzea egiteko. Edonola ere, organo eskudunak neurketak maizago egiteko eskatu ahal izango du.

Jardueran funtsezko aldaketaren bat egiten bada, txosten berria egin beharko da 117/2003 Errege Dekretuan ezarritako moduan.

Neurketak eta txostenak, parametroak neurtzeko egiaztatuta eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) behar bezala baimendutako kontrol-erakunde batek egingo ditu.

Aldizka egingo diren neurketetan, gutxienez hiru irakurketa egingo dira neurketa-aldi bakoitzean.  Oro har, irakurketa bakoitzak gutxienez ordubete iraungo du eta hiru irakurketak ekoizpen-prozesuan zehar egingo dira, edo bestela, 8 orduko jardunaldian.

Memoria hau aurkezten den lehenengo urtean, Baimendutako Kontrol-Erakunde batek, gehienez ere, azken bi urtean egindako neurketen gaineko txostenak onartuko dira. Balio horiek aurkezten badira, memorian adieraziko da zein egunetan egingo den hurrengo arauzko kontrola.

Beste arrazoi batzuk

Erabilitako datuak egiazkoak direla ziurtatzeko, enpresek urtean zehar kontsumitutako disolbatzaileei dagozkien fakturak, albaranak eta gainerako egiaztagiriak eskura izango dituzte ingurumen organo eskudunak ikuskatu ditzan.

Hondakinetako eta isuri likidoetako disolbatzaile edukia arrazoitzeko:  Ingurumen arloko organo eskudunak, baimendutako kontrol-erakunde batek hondakinen edo isurien analisia egin dezala eska dezake.

Zenbait ekintzen guztira botatako kutsagarrien muga-balioak betetzen diren ebaluatzeko kasuan, botatako disolbatzaile kantitateari buruzko datuak erabiltzen dira produktuaren azaleraren edo produktuaren gaineko beste parametro batzuen arabera. Horrelakoetan, guztira botatako kutsagarrien kalkuluak eta erabili den produktuari buruzko parametroa nola zehaztu den arrazoitzen duten kalkuluak aurkeztuko dira.

 

Atzera

 

 

 

Azken eguneratzea: 2007/12/03