Kutsagarri gutxiago botatzeko Sistema ezartzeko memorian ondorengo puntuak agertuko dira gutxienez:
1. Instalazioko jarduera nagusia, ezaugarri nagusiak.
2. 117/2003 Errege Dekretuaren eraginpeko jardueren deskribapena.
3. Ekoizpen-prozesuaren deskribapena, disolbatzaileak zein prozesutan kontsumitzen diren zehaztuta. Kutsagarri barreiatuak eta konfinatuak zehaztuta.
4. Ekipamenduen eta sistemen deskribapena
-
Botatako kutsagarrien konfinamendurako
-
Kutsagarri gutxiago botatzeko.
-
Botatako kutsagarrien kontrolerako
5. Baimendutako kontrol-erakunde baten txostena, botatako kutsagarrietan neurtutako konposatu organiko lurrunkorren emaitza adierazita.
6. Instalazioaren planoa, prozesuan disolbatzaileak erabiltzen dituzten jarduerak non kokatuta dauden adierazita. Disolbatzaileak biltegiratu, kontsumitu eta botatzen dituzten puntuak adieraziko dira.
7. Disolbatzaileen kontsumoa erreferentziako urtean.
-
Erreferentziako urtea izango da Disolbatzaileen Kudeaketarako Plana egin den ekitaldiaren aurreko bi urteetakoren bat. Horrela, 2008an aurkeztutako kutsagarriak gutxitzeko Sistemak 2006 edo 2007 izango du erreferentziako urtea.
-
Erreferentziako urte osoan disolbatzaileak zertarako erabili diren deskribapen xehatua.
-
Erabili diren produktu disolbatzailedunen segurtasun-fitxak.
-
Prozesu bakoitzean erabiltzen diren disolbatzaileen kontsumo xehatua, erabilitako produktu bakoitzak duen solido kantitatea adierazita.
-
Disolbatzaileen kontsumoa guztira erreferentziako urtean.
-
Erabilitako disolbatzailedun produktuetako solidoen masa guztira.
8. Disolbatzaileen erabilera gutxitzeko burutu beharreko ekintzak. Horretarako, zehaztu egin beharko dira:
-
Zein kutsagarri kantitate botatzea lortu nahi den, 117/2003 Errege Dekretuaren III. eranskineko metodologiaren arabera kalkulatuta.
-
Goiko helburua lortzeko proposatutako eguna.
-
Disolbatzaileen erabilera gutxitzeko burutuko diren ekintzen deskribapen xehatua
-
Ekintza bakoitzarekin disolbatzaileen kontsumoa zenbat gutxituko den zenbatestea.
-
Erabiltzen diren produktuak aldatzekotan, produktu berriek, disolbatzaileei dagokienez zein ezaugarri dituzten adierazi beharko da eta bakoitzaren segurtasun fitxa ere erantsiko da.
-
Helburua lortzeko egunerako kontsumituko den disolbatzaile kantitatea guztira.
-
Helburua lortzeko egunerako erabiltzen diren disolbatzailedun produktuen batez besteko solido kantitatea.
9. Kutsagarri gutxiago botatzeko Sistemaren laburpena:
A) Erreferentziako egoera
-
Erreferentziatzat hartu den urtea.
-
Erabili diren produktu disolbatzailedunen batez besteko solido edukia
-
Disolbatzaileen kontsumoa guztira
B) Etorkizuneko egoera
-
Kutsagarriak botatzeari dagokionez, ezarritako helburua lortzeko proposatutako eguna.
-
Kutsagarriak botatzeari dagokionez, lortu nahi den helburua.
-
Helburua lortzeko egunerako kontsumituko den disolbatzaile kantitatea guztira.
-
Helburua lortzeko egunerako erabiltzen diren disolbatzailedun produktuen batez besteko solido kantitatea.
OHARRA: Lehenengo urtean, agiri honekin batera "Kutsagarri gutxiago botatzeko Sistemaren Jarraipena" izeneko agiria ere aurkeztu behar da. Ondorengo urteetan, azken agiri hori bakarrik aurkeztuko da Disolbatzaileen Kudeaketarako Planari dagozkion datuekin eta Plan horretan erabili diren parametroak arrazoituz. Parametroak arrazoitzeko erabiliko diren irizpideetarako "Disolbatzaileen Kudeaketarako Memoria" agiria hartuko da erreferentziatzat.

|