Egunez ibiltzen den lurreranzko fluxuak "itsas brisa" edo "itsas kirria" du izena, eta gauez ibiltzen den itsasoranzko fluxuak, berriz, "lehor haizea" edo "terral". Biak itsasoaren eta lurraren berotze-maila desberdinak eragindako zirkulazio lokalen ondorioz sortzen dira; berotze-maila desberdin horrek haizea sor dadin beharrezkoa den isobaren inklinazioa sorrarazten du. "Lehor haizea" gauez gertatzen da eta "itsas kirria" egunez.
Brisen" fenomenoa periodikoa da eta, beraz, "itsas kirriaren" eta "lehor haizearen" artean "barealdia" egoten da.
|