Airearen kalitate-indizea lortzeko, EAEn kontrol- eta zaintza-sare bat dugu eta denbora errealean parametro batzuk neurtzen ditu, adibidez, SO2, NOx, CO, PM10 eta O3 kutsatzaileak, EAEko hainbat zonatan banatutako estazioen bidez. Airearen kalitate-indizea har dezakeen balioen multzoa sei balio-tartetan sailkatzen dugu, eta bakoitzari zona jakin bateko airearen kalitatea adierazten duen bilbe edo kolorea egokitu.
Airearen kalitate-indizea kalkulatuta, izandako emaitza zona bakoitzeko estazioak hartutako eragin-eremuaren adierazgarri izango da. Eguneroko airearen kalitate-indize bat da. Egunero indizearen balioa aldatu egiten da eta, beraz, baita zona horretako airearen kalitateari buruzko informazioa ere. Horrenbestez, airearen kalitate-indize desberdina duten zonak aurki daitezke.
Orain arte, airearen kalitate-indizea kalkulatzeko, zortzi zona hartu dira kontuan EAEko lurraldean, betiere geografia- zein administrazio-muga, biztanleria eta azalerako irizpideen arabera.
Azken urtean burututako azterketetan, ordea, udako 03ren (ozonoaren) intzidentziak hartu dira kontuan kostan kokatutako estazioetan, baita udazken-neguko ingurune askotako PM10ena (partikulena) ere. Bada, lortutako emaitzen ondoren, komenigarri ikusi dugu EAE hamaika zonatan banatzea, aireko kalitateren ezaugarriak adierazte aldera.
Zona bakoitzak, aldi berean, urrutiko estazioak ditu, sentsore edo analizatzailez hornitutakoak eta, denbora errealean, “indize” hori kalkulatzeko era askotako kutsatzaileak neurtzen ditu.
Airearen kalitate-indizea balio dimentsiogabea da, SO2, NO2, PM10, O3 eta CO kutsatzaileen bidez kalkulatzen dena, zona bakoitzeko estazio bakoitzean. Estazio bakoitzean, kutsatzaile bakoitzari buruzko banakako indize bat kalkulatzen da; horri indize partzial deitzen zaio. Estazio bakoitzeko indize orokorra joera txarrena duen kutsatzailearen indize partzialarekin bat dator. Beraz, estazio bakoitzean, indize orokor bat dago. Era berean, zona bateko estazioen indize orokorretako balio txarrenak definitzen du zona horretako airearen kalitate-indizea.
Kutsatzaile bakoitzerako indize partziala, kontuan hartutako kutsatzaile bakoitzaren batez besteko kontzentrazioari, interpolazio lineal bidez, eskala bateko eskala bat esleituz egiten da. Eskalako 0 (zero) balioa kontzentrazioko 0 (zero) balioari dagokio; aldiz, eskalako 100 balioa legedian ezarritako kutsatzaile honi buruzko muga-balioaren kontzentrazio-balioari dagokio. Ozonoaren kasu berezian, eskalako 100 balioa legedian ezarritako herritarrei jakinarazi beharreko ozono-atalaseari dagokio.
| KUTSATZAILEA | MUGA BALIOA | OHARPENAK |
|---|---|---|
|
SO2 sufre dioxidoa |
125 µg/m3 |
Urtean 3 aldiz baino gehiagotan gainditu ezin den 24 orduko batez besteko balioa |
|
NO2 nitrogeno dioxidoa |
200 µg/m3 |
Urte zibilean 18 aldiz baino gehiagotan gainditu ezin den ordu bateko batez besteko balioa |
|
PM10 10 µm motako partikulak |
50 µg/m3 |
Urte zibilean 35 aldiz baino gehiagotan gainditu ezin den 24 orduko batez besteko balioa |
|
CO karbono monoxidoa |
10 mg/m3 |
Eguneko zortzi ordukako batezbesteko mugikorren gehienezko balioa |
|
O3 ozono troposferikoa |
180 µg/m3 (herritarrei jakinarazi beharreko atalasea) |
Ordubeteko batez besteko balioa |
| KUTSATZAILEA | Batez besteko aldi bakoitzeko kontzentrazioko zero (0) indize-balioa | Batez besteko aldi bakoitzeko kontzentrazioko ehun (100) indize-balioa |
|---|---|---|
|
SO2 sufre dioxidoa |
0µg/m3 (24 ordu) |
125µg/m3 24 orduan |
| NO2 nitrogeno dioxidoa |
0µg/m3 (Ordubete) |
200 µg/m3 (Ordubete) |
|
PM10 10µm motako partikulak |
0 µg/m3 (24 ordu) |
50 µg/m3 (24 ordu) |
|
CO karbono monoxidoa |
0 mg/m3 (8 ordu) |
10 mg/m3 (8 ordu) |
Oharra: (µg/m3) = mikrogramo/metro kubo (mg/m3) = miligramo/metro kubo
Airearen kalitate-indizea sei tartetan banatzen da, eta horiek aireko kalitatearen egoera zehazten dute: ona, onargarria, ertaina, txarra, oso txarra eta arriskutsua. Tarte bakoitzari kolore bat esleitzen zaio, eta aurten ondorengo taularen arabera egingo da banaketa:
| KOLOREA | Airearen kalitatearen deskribapena | NO2 | PM10 | SO2 | CO | O3 |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Ona | 0-105 | 0-25 | 0.62.5 | 0-5000 | 0-90 | |
| Onargarria | 105.1-210 | 25.1-50 | 62.6-125 | 5001-10000 | 90.1-160 | |
| Ertaina | 210.1-252 | 50.1-65 | 125.5-146 | 10001-14000 | 160.1-180 | |
| Txarra | 252.1-330 | 65.1-82.5 | 146.1-187.5 | 14001-18000 | 180.1-270 | |
| Oso txarra | 330.1-699 | 82.6-138 | 187.6-250 | 18001-24000 | 270.1-360 | |
| Arriskutsua | >700 | >138 | >250 | >24000 | >360 |