Airearen mugimendu bertikala troposferako tenperaturen profilaren araberakoa da. Normalean tenperatura jaitsi egiten da altuera handitzean. Sortzen diren baldintza meteorologikoek troposferako tenperatura-aldaketen eskema normala alderantzikatzen dutenean sortzen da arazoa. Emaitza da alderanzketa-geruza bat sortzen dela.
Aldaketa honen berehalako ondorioa da aire beroagoa duen aire-masa baten azpian aire hotzagoa duen beste aire-masa bat kokatzen dela eta, ondorioz, airera isuritako poluitzaileak zirkulatzen ez duen beheko geruzan harrapatuta geratzen dira. Egoera horiek egunetan egon daitezke aldatu gabe; gure geografia-ingurunean bereziki udazkenaren lehenengo erditik neguaren lehenengo erdira arte gertatzen da, orduan Azoreetatik migratuz doan antizikloia Bizkaiko golkoaren gainean kokatzen baita, eta gero bere migrazioa Erdialdeko Europarantz jarraitzen du.
Prozesu horrek hainbat egun iraun ditzake; egun horietan alderanzketa termikoak erregistratzen dira haranetan, eta horrek jarduera fotokimikoa areagotu egin dezake. Alderanzketa termikoak era berean beste faktore lokal batzuekin, lurzoruaren irregulartasunekin (muinoak, haranak, eraikinak), haize lokalekin eta abarrekin konbinatzen dira, eta alderanzketa-geruza apurtzen denean poluitzaileen sakabanaketari eragiten dio.

|