Airearen kalitatea kontrolatzen eta zaintzen duen sarea analizatzaile eta sentsore modernoenekin hornituta dago eta Europako Zuzendaritzak zehazten dituen kutsatzaileak neurtzen ditu, batez ere SO2, oxido nitrogenoa, ozono troposferikoa, CO eta suspentsioko partikulak. Era berean haizearen norabidea eta abiadura, tenperatura, hezetasun erlatiboa, presioa, erradiazioa edota prezipitazioa bezalako parametro meteorologikoak neurtzen ditu.
Estazio kontrolek besteak beste mugaz beste aldetik euskal Autonomia Erkidegora iristen den kutsadura, airea baldintza naturaletan duen kalitatea eta hirietako kutsadura neurtzeko aukera ematen dute.
Estazio mugikorrek balizko kokaleku berriak eta kutsadura foku zehatzak ikertzeaz gain kutsagarri tradizionalak, konposatu organikoak eta beste hainbat kutsagarri neurtzen dituzte.
Industria kutsakor nagusienetan jartzen diren emisio sentsoreen zeregina altzairu fabriken, industria termiko eta kimikoen edo gas planten kutsadura maila kontrolatzea da, legeak ezarritako gutxieneko maila gainditu gabe.
Datu horiek guztiak egunero egunero bulego nagusira iristen dira modem bidez. Ekipo informatiko batek datuak aztertu eta web orri honetan zintzilikatzen dituzte eguneratuta.