Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Airea eta Zarat

WAI-A

Mendia-harana haizeak


haizeakEgunez, eguzkia irten baino lehentxeago eta sartzen den arte goranzko haizeak jotzen du (anabatikoak), eta horrek "haraneko haizea" sorrarazten du. Era berean, gauerditik hasi eta eguzkia irteten den arte hegian zehar jaisten den haizeak jotzen du (katabatikoak), eta horrek "mendiko haizea" sortzen du. Azken haize-mota hori garrantzitsua da, haranean aire hotza sartzen baitute, eta mendikoak baino txikiagoak diren gaueko tenperaturak sortzen dira.

"Mendia-harana" haizeak indartsuagoak izan ohi dira udako egun argietan, haize nagusiak ahulak direnean, hegietako airea egunez igotzen denean eta gauez jaisten denean. Sarri gorantz hedatzen den aire horrek kumuluak sortzen ditu mendi-gailurretan, eta ondorioz euri-zaparradak sortzen dira.

 

 

Azken eguneratzea: 2007/08/22