Gero eta kezkagarriagoa da herritarrek jasaten duten zarata, batez ere hiri-ingurunean; halaber, herritarrak geroz eta sentikorragoa da zaratak sortzen dien enbarazuari dagokionez. Hori dela eta, zarata bizitza-kalitatea okerragotu edo aldatzen duten faktore garrantzitsuenetako bat dela uste da. Zarataren arazoa ez da gauza berria eta, hala ere, orain arte tarteka kaltegarria edo gogaikarria izan zitekeen giza jardueraren garrantzirik gabeko azpiproduktu gisa tratatzen zen.
Gaur egun, zarata ingurugiro-poluitzailetzat jotzen da, eta osasuna, ongizatea eta bizitza-kalitatea garapen ekonomiko eta sozialarekin batera lortu beharreko helburu gisa aurreikusten dituen plangintza orotan kontuan hartu beharrekoa da.
Eguneroko bizitzan jatorri askotako eta ezaugarri desberdineko zaratak jasaten ditugu, eta horietako asko gehiegizkotzat jo daitezke, indar handikoak direlako eta gizakiari fisiologikoki nahiz psikologikoki eragiten diotelako.
Azken urteotan zarata denboran (gaueko, asteburuetako eta oporretako trafikoa) eta espazioan (landa-inguruak eta hiri handietako bizitegi-inguruak). Zarataren hedapena neurri handian ibilgailuen eta aireko trafikoa handitzeari zor zaio, bai eta populazio-dentsitatea hazteari ere.

|