Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Airea eta Zarat

WAI-A

EAE-KO EGOERA


Euskal Autonomia Erkidegoak, inguruko erkidego gehienek bezala, zaratei buruzko legeriaren gabezia du, eta azken urteotan gabezia hori konpontzen saiatu da. Ildo horretatik, inpaktu akustikoak karakterizatu eta kuantifikatzeko azterketa garrantzitsuak egin dira; horietan Euskal Autonomia Erkidegoaren zarata-mapa azpimarratu behar da. Lan horretan trafikoa eta industria, bi zarata-iturri nagusienen eraginak baloratu dira Euskal Autonomia Erkidegoko inguru desberdinetan.

 Lurzoruaren orografiak, hiriguneen banaketak eta komunikazio-bideen ibilbide korapilatsuak zarata Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroko faktore eragingarrienetakoa bihurtzen dute. Hori dela eta, erkidegoko udalerri batzuk aitzindariak izan dira zaratei buruzko ordenantzak ezartzen eta, horrez gain, hirigune eta industriagune batzuetan erreklamazio eta jarduera ugari egin dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko zarata-mapari   esker, 70 dBA baino inpaktu akustiko handiagoa duten inguru ugari identifikatu dira, eta zarataren errudun nagusia trafikoa da. Azterketa horren barruan zarata murrizteko politika bat proposatu da, foku igorleen eta hartzaileen sentikortasunaren arabera onar daitezkeen gehienezko zarata-mailak finkatzeko.

  Hori guztia zaratei buruzko berariazko legerian jaso behar da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorraren babesean. Arau horiek funtsezkoak izango dira neurketa eta kalkuluko irizpideak bateratzeko, bai eta epe ertain nahiz luzeko helburuak dituzten zaratak kontrolatzeko politikak ezarri ahal izateko ere.


Azken eguneratzea: 2005/03/21