Azken eguneratzea: 2011/11/17
Egonkortasun meteorologikoa izango da egun horretan EAEn
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, hurrengo igandean, azaroak 20, hauteskunde egunean, tenperatura epelak izango dira eta ez du euririk egingo.
Egoera horren eragileak bi antizikloi izango dira, bata atlantikoa eta bestea kontinentala, eta, haien eraginez, nahiko egonkorra izango da eguraldia EAEn. Hego haizea izango da, gainera.
Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, egoera horri esker, zaparradak izateko arriskua asko murriztuko da eta ia ezinezkoa izango da euria egitea. Gainera, termometroek tenperatura epelak adieraziko dituzte egun osoan.
ARABA
Hodeiak eta ostarteak izango dira. Hala ere, egunaren lehen erdian batik bat, baliteke euri arinak izatea toki jakin batzuetan, baina litekeena da eguerdi aldetik aurrera euririk ez izatea. Hego haizea nabaritu egingo da, batik bat mendi inguruan, bertan ufada gogorrak egon litezke eta. Tenperatura epelak izango dira.
BIZKAIA
Oro har, giro eguzkitsua egongo da. Hego haizeak bizi samar joko du zenbait tokian, inguru garaietan batez ere, eta, ondorioz, litekeena da egunez tenperaturak 20º C ingurukoak izatea. Minimoak nekez izango dira 12º C-tik beherakoak. Hartara, egun atsegina izango da.
GIPUZKOA
Eguraldi oso lasai eta lehorra. Goizean goizetik, eguzkia izango da nagusi. Hodei batzuk agertu balitezke ere, litekeena da zerua oskarbi izatea, oro har. Hego haizeak joko du, indartsu mendi inguruan, eta, ondorioz, tenperaturek udaberriko kutsua izango dute.