|
Ikerketa honen helburua da Goierriko eskualdean airearen kalitatea aztertzea eta hori aurrez landutako Ekintza Plan baten barruan egiten da. Ekintza Plan horretan neurri zehatzak biltzen dira aireko poluzioaren mailak hobetze aldera.
Goierri eskualdea hurrengo udalerriek osatzen dute: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain.
Diagnostikoaren helburu zehatzak honako hauek dira:
a) PM/PM10 eta NOx isurketen balorazioa ikerketa gunean.
b) Airean erregistratutako PM10 eta NOx kontzentrazioen ikerketa eta aldaerak espazio eta denbora ikuspegietatik.
c) Eskualdeko PM10 isurketa gune nagusien identifikazioa. Isurketa gune horietan ekintza zuzentzaileak egin beharko lirateke gero.
d) Goierriko Ekintza Planean hainbat kutsatzaile aipa badaitezke ere, material partikulatua (PM10) da azken urteetan (Beasaingo estazioan, betiere, eta RD 1073/2002ren arabera) indarrean den legedia betetzen ari ez den kutsatzailea, giza osasunari dagokionez. Arrazoi horregatik du ardatz nagusi ikerketa horrek aireko material partikulatua (PM10). Nitrogeno oxidoak (NOx) ere ikertu dituzte, gune jakin batzuetako (zirkulazioa nagusiki) kutsatzaile gisa, eta, modu horretan, balioetsi egin daiteke erregistratutako material partikulatuen kontzentrazioetan duen eragina.
|