Iñaki Lasagabaster EHU-UPV-ko Administrazio Zuzenbideko katedradunaren zuzendaritzapean Ingurumen Zuzenbideari buruz egindako argitalpena aurkeztuko du datorren astelehean Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua den Esther Larrañagak. Hiru liburuk osatutako obra honetan, egun indarrean dagoen Ingurumen Zuzenbidearen azterketa sakon eta osoa egiten da. Larrañaga sailburua eta Lasagabaster katedradunaz gain, Inmaculada Gallastegi, Ekonomia Zientzietako Fakultateko dekanoak ere parte hartuko du aurkezpen ekitaldian.
EGUNA: Azaroak 19, astelehena
ORDUA: 10,30etan
LEKUA: Ekonomia Zientzietako Fakultatea. EHU-ko egoitza Sarrikon
|