Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza

WAI-A

Aztertu programa


AZTERTU Ingurumen Hezkuntzako programa bat da eta bere xede nagusia jendea ingurumena zaintzearen garrantziaz ohartaraztea da, ingurua ezagutzera emanez eta parte hartzea bultzatuz. AZTERTU programaren bultzatzaile nagusia Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila da eta bi kanpaina biltzen dira programaren barruan: AZTERKOSTA eta ibaialde.

Bi kanpaina horiek inguru desberdinetan burutzen dira: AZTERKOSTA itsasertzean eta ibaialde gure ibaietan. Baina bien xede nagusia inguruaren alde heztea da eta, horregatik, bi kanpainen bidez ingurumenaren balore eta arazoak jendeari hurbilarazi nahi zaizkio. Horretarako, giza talde askorengana iritsi nahi dute: ikasleengana, aisialdiko taldeengana, kirol taldeengana, elkarte ekologistengana, auzo elkarteengana eta abar. Asmoa zera da: talde horiek guztiak euren ingurua aldatzeko eta hobetzeko prozesuetan sartzea.

Ondorengo orrialdeotan Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiei eta kostaldeari buruzko informazio orokorra biltzen da eta ibaialde eta AZTERKOSTA kanpainetan izandako emaitzak azaltzen dira. Bi kanpaina horien ezaugarriak eta metodologiak ondorengo aurkezpen orrialdeetan zehatz-mehatz azaltzen dira.

Informazioa eta iradokizunak:

aztertu@ej-gv.es

 

Bideoak Aztertu real player formatoko fitxategia (25 Mb) azpitituluekin real player formatoko fitxategia (25 Mb)

Ibai ekosistemak posterra Pdf formatuan (2,68 Mb)

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2008/02/18