|
Lehen diru-laguntza, 700.000 euroko zuzkiduraduna, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak diruz laguntzeko da: biodibertsitatearen ikerkuntza aplikatuko proiektuak eta ingurumenaren alorrean hezkuntza, boluntariotza eta sentsibilizazioa lantzeko jarduerak egiteko. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Apirilaren 4an argitaratzea aurreikusten da.
Bigarren aginduaren helburua unibertsitatearenak ez diren EAEko ikastetxeei diru-laguntzak ematea da: zenbatekoa 1.050.000 eurokoa da, eta diru-laguntzak Eskolako 21 Agendaren programa garatzeko dira. Epea, kasu honetan, luzatu egin da; beraz, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik egin ahal izango dira eskaerak. Epea apirilaren 9tik maiatzaren 16ra artekoa izango dela aurreikusten da.
Kasu bietan, dokumentazioa Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzara bidali beharko da (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), esandako epeetan.
|