Logotipo del Gobierno Vasco

Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio

 Euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Medio Ambiente
  4.  
  5. Educación Ambiental

WAI-A

ihitza 25


 



Jakinaren gainean

UNESCOK ESKOLAKO AGENDA 21 EGITASMOAREN JARDUNA TXALOTU DU


Tontxu Camposen eta Esther Larrañagaren prentsaurrekoa
Eskolako Agenda 21 egitasmoak UNESCO bezalako izen handiko erakunde baten nazioarteko instantzia baten onespena jaso du –notizia osoa www.unece.org/env/esd/GoodPractices/list.html helbidean irakur daiteke–. UNESCOren iritziz, EA21 egitasmoak iraunkortasunezko hezkuntzaren alorrean “ohitura onak” transmititzen ditu eta ohitura horiek adibide gisa nabarmendu ditu.

Tontxu Campos Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak eta Esther Larrañaga Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak ikasleen, irakasleen eta ikastetxeen lana nabarmendu dute “arrakasta horren egiazko eragileak direlako, eta onuradun nagusia euskal jendartea bera izango da, oraingoa eta etorkizunekoa”.

Eskolako Agenda 21eko kide berriak

Bestalde, eta Eskolako Agenda 21 egitasmotik aldendu gabe, azaroaren 14an 2007-08 ikasturtean Eskolako Agenda 21en sartu diren ikastetxeei ongi-etorria egiteko ekitaldia ospatu zen Abadiño BHIn. Zehazki, 79 ikastetxe berri, 34.506 ikasle eta 3.703 irakasle sartu dira Eskolako Agenda 21en. Orotara, 420 ikastetxe, 160.295 ikasle eta 14.896 irakasle ari dira programa gauzatzen. Horrek esan nahi du Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen eta irakasleen ia gehienek programan parte hartzen dutela.

Sailburuek ongi-etorri ekitaldian aditzera eman zutenez, Garapen Iraunkorreko Euskal Ingurumen Estrategian hartutako konpromisoa da 2012rako derrigorrezko irakaskuntzan ematen den ikastetxe guztietara Eskolako Agenda 21 programa hedatzea.


ARTEA NATURAREN ETA IRAUNKORTASUNAREN IKUSPUNTUTIK


Ikasleak Bilboko Arte Ederren Museoko gela batean lurrean eserita
Bilboko “Arte Eder Museoko Kultur Ekintza eta Hezkuntza Sailetik”, Eskolako Agenda 21 egitasmoarekin elkarlanean, bi esperientzia lantzen dira azken urteotan: “Ura museoan” eta “Berrerabil ditzagun hondakinak”. Bi ekintza hauen helburua ikasleei artea gerturatzea da, “baina naturaren eta iraunkortasunaren ikuspuntutik”.

“Ura museoan” Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Urarekin zerikusia daukaten koadroak ikusi ondoren, uraren zikloa azaltzen zaie, ipuin bat entzuten dute uraren soinu ezberdinak ezagutzeko. “Berrerabil ditzagun hondakinak” Bigarren Hezkuntzako zein Batxilergoko ikasleei bideratuta dago. Hondakinekin egindako artelanak ikusi ondoren, etxetik ekarritako hondakinekin hiri bat sortu behar dute.

Bi programa horietan parte hartzeko behar-beharrezkoa da aurrez txanda hartzea. Horretarako nahikoa da 944 396141 telefono zenbakira deitzea.


NATURPOLIS: EKOLOGIA, NATURA ETA INGURUMENARI BURUZ IKASTEKO


Naturpolis mahai-jolasa
“Naturpolis” ARGIA astekariak Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren laguntzarekin argitaratu duen mahai-jolasa da. Zortzi urtetik gorako haurrentzako egokituta, ekologia, natura eta ingurumenari buruz kontzientzia hartzeko jolasa da.

Lehiakideek garaipena eskuratu ahal izateko lurraren, airearen, uraren eta suaren inguruko galderak zuzen erantzun beharko dituzte. Oroimena, kontzentrazioa, hausnarketa, arrazonamendua eta sozializazioa garatzen dituen jolasak, estrategia eta antolaketa taktikoa bultzatzen ditu. Era berean, euskara lantzeko jolas aproposa da.

Jolasak 27 euroko prezioa du eta www.argia.com web orrialdeko “Denda” atalean eskura daiteke.


IKASLIBURUEN MAILEGU SISTEMA EZARRI DUTE 323 IKASTETXETAN


Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 323 ikastetxetan ezarri dute ikasliburuen mailegu sistema 2007-08 ikasturtean. Momentuz, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan ezarri dute soilik, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik emandako datuen arabera, 22.641 ikasleri eragin die mailegu sistemak.

Datozen urteetan kopuru hori handitzea aurreikusten dute. Datorren ikasturtetik aurrera Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloak sartuko dituzte eta hurrengoan, 2009-10ean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara zabalduko dute. Sistema berriarekin gurasoek liburuen % 25 ordaindu beharko dute.

Azken eguneratzea: 2008/03/07