Logotipo del Gobierno Vasco

Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio

 Euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Medio Ambiente
  4.  
  5. Educación Ambiental

WAI-A

ihitza 25


 



Bitakora kaiera
 
ESKOLA ETA EKONOMIA

 


Bidezko Merkataritzako postua

Oraingo ale honetan ekonomiaz hitz egitea egokitu zaigu. Komunikabideetan sarri errepikatzen den kontzeptua izanik, “ekonomia” hitza dagoeneko ez zaizu arrotza egingo. Ziurrenik gainera, ekonomilariren bat edo Ekonomiako ikasketak gauzatzen ari den ikasleren bat ezagutuko duzue. Baina zer esan nahi du “ekonomia” hitzak?

Definizio asko daude. Giza jardueraren alde ekonomikoa, konkretuki, ondasunen ekoizpenari, banaketari eta kontsumoari dagokio. Jarduera horien xedea gizakion behar materialak (jatea, janztea, bizitzeko lekua izatea, eta abar) edo adimenezkoak (arteaz edo aisialdiaz gozatu, ezagutza handitu...) asetzea da. Ekonomia terminoa, bestalde, giza jarduera hori ikasten duen jakintza arloari deitzeko erabiltzen da.

Ekonomiaren presentzia eguneroko jardunetan etengabea da. Ondarearekin, erosten dugunarekin, gastuekin, gastatzeko moduarekin, kudeatzen dugunarekin, aurrezten dugunarekin... gordetzen du erlazioa. Bizi garen gizarte eredu honetan beti dago presente; egia da herrialde batzuetako ekonomia beste herrialde batzuetakoa baino garatuago egon daitekeela, edo zenbait pertsonen baliabideak beste askorenak baino handiagoak izatea. Baina beti dago presente.

Zuen bizitzan ere bai. Inoiz egin al duzue aurrezteko planik opariren bat erosteko, zinera joateko edo oporretara joateko? Erantzuna baiezkoa bada, oharkabean ekonomia plana gauzatu duzue. Eta orain arte halakorik egin ez baduzue, bada garaia froga egiteko.

Galdetu eta ikasi

Familietan, enpresetan edo ikastetxeetan halako planak kudeatu behar izaten dituzte. Oraingoan, tutorearen laguntzarekin ikastetxeko plan ekonomia aztertu beharko duzue. Galdera sorta hau prestatu dugu, lagungarria izango zaizuelakoan.

1.1.- Ikastetxean egiten al da plan ekonomikorik?
1.2.- Zeintzuk dira ikasturte hasieran aurreikusten diren gastuak?

2.1.- Galdetu tutoreari ikastetxeko zenbakiak ikusteko aukerarik ba ote duzuen.
2.2.- Sarrerak zenbatekoak dira?
2.3.- Nondik datoz irabazi horiek?
2.4.- Irteerarik ba al dago?

3.1.- Zenbateko gastua eragiten du ikasle bakoitzak?
3.2.- Gastu horiek sailkatu.

4.1.- Zenbatekoa da uraren faktura?
4.2.- Eta argiarena?
4.3.- Eta gasarena?

5.1.- Erosketak egiteko garaian zein irizpide hartzen dira kontuan?
5.2.- Zein maiztasunarekin egiten dira erosketak?
5.3.- Hornitzaileak beti berak izaten al dira?

6.1.- Ingurumena, munduko aberastasunaren banaketa edo justizia soziala bezalako irizpideak kontuan hartzen dira?
6.2.- Eraginik ba al du gure erosteko moduak munduko aberastasunaren banaketarekin?
6.3.- Eraginik izango al du herrialde garatu eta hirugarren herrialdeen artean dagoen ezberdintasunarekin?

7.1.- Badakizu zer den Bidezko Merkataritza?
7.2.- Haurren esplotazioaz hitz egiten entzun al duzu?
7.3.- “Erosketa berdea” ezagutzen duzu?

Erantzun guzti horiek jaso eta aztertu ondoren, seguru gaude ekonomiaz gehiago jakingo duzula. Egin ezazu saiakera!!!

Azken eguneratzea: 2008/03/07