Logotipo del Gobierno Vasco

Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio

 Euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Medio Ambiente
  4.  
  5. Educación Ambiental

WAI-A

ihitza 25


 



Bitakora kaiera

 

ZER GERTATUKO LITZATEKE...

Petrolio planta
Natura-ingurunera gerturatzen garen bakoitzean ikus dezakegu bere egoerak erlazioa gordetzen duela egunero egiten ditugun ekintzekin, hots, erabiltzen dugun arropa motarekin, elikadurarekin, aisialdiarekin, kulturarekin, garraioarekin... Ekintza horien batuketak ingurumenarekin gordetzen duen erlazioari ekonomia deitzen diogu. Ariketa honekin, eguneroko bizimoduko adibide bat landuz, lotura hori argitu nahi dugu.

HELBURUAK
  • Ingurumenak jarduera ekonomikoetan jokatzen duen papera ezagutzea.
  • Ekonomiaren eta ingurumenaren kausa-efektu erlazioak ezagutzea.
  • Arazoak identifikatzea.
  • Proposamenak lantzea.

HARREMANA DUTEN GAIAK

  • Ingurunearen ezaguera

 

ARIKETAREN GARAPENA

Ba al dakizue gizakiok egiten dugun petrolioaren erabilera geroz eta handiagoa dela? Petrolioa, ordea, agortzen ari da. Adituen esanetan, dagoeneko agortu dugu munduko petrolioaren erdia. Zer gertatuko litzateke egunen batean petrolioa agortuko balitz?

Ilustrazioa, ikasleak eskolako autobusera sartzenIlustrazioa, bi neska gazte dutxa hartzenIlustrazioa, hiru lagun bazkaria prestatzen

1.- Irudiaren gogoeta

1.1.- Taldeka jarri eta aldameneko irudiei begiratu.

1.2.- Aurreko irudi horiek kontuan izanda, eguneroko bizimoduan, petrolioa tarteko egin ditzakezuen ekintzen eta erabiltzen dituzuen materialen zerrenda bat egin.

  Jarduerak Materialak
Etxean    
Eskolan    
Lagunekin    
Aisialdian    

2.- Zer gertatuko litzateke
Ohartu zareten bezala, petrolioa hil ala bizikoa da gure eguneroko bizimoduan. Baina jakina denez, agortzeko arriskua du. Gero eta gehiago gastatzen edo kontsumitzen dugu gainera.

2.1.- Eta zer gertatuko da egunen batean petrolioa agortzen bada?
Kasua Arazoa Irtenbidea
Goizeko dutxa beroa    
Autobusez eskolara    
Hotz egiten duenean berotzeko    
Gurasoei lagundu erosketak egiten plastikozko poltsekin    
Otorduak prestatzen    

2.2.- Aurreko ataleko 2. galderan zuek emandako adibideei ere bilatu irtenbidea.

3.- Ondorioak
Ariketan zehar ikusi duzuen bezala, petrolioaren erabilerak gora egiten badu, eguneroko bizimoduak ohikoenak iruditzen zaizkigun zenbait jarduera egin ezinik geratuko gara.

3.1.- Baina petrolioarekin gertatzen den bezala berriztagarriak ez diren beste zenbait energia iturrirekin ere gauza bera gertatzen da. Eztabaidatu energia bide ezberdinak guztion artean (egurra, ura, gasa...)
3.2.- Energia bide horiek naturak ematen ditu. Baina gizakiak nola erabili behar ditu?
3.3.- Zer gerta daiteke ez badugu zentzuz jokatzen?
3.4.- Pertsona guztiok aukera bera dugu baliabide horiek erabiltzeko?
Azken eguneratzea: 2008/03/07