Logotipo del Gobierno Vasco

Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio

 Euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Medio Ambiente
  4.  
  5. Educación Ambiental

WAI-A

ihitza 25


 



Bitakora kaiera

ESPOSIZIO MUNDIALA

Ariketa honetan esposizio bat antolatzen lagunduko dizuegu. Baina ez nolanahiko esposizioa. Munduko herri ezberdinetako bizimodua, baliabide eta gabezia ekonomikoak, eta abar ezagutzeko baliagarria izango den esposizioa egingo dugu. Erraza da, herri ezberdinetako argazkiak eta oroigarriak baino ez dira behar. Zer, lanean hasteko prest?




HELBURUAK
  • Munduko beste zenbait herri ezagutzea.
  • Herrietako baliabide eta bizimodu ezberdinak ezagutzea.
  • Munduko gizarte eta ekonomiaren inguruan hausnarketa egitea.

HARREMANA DUTEN GAIAK

  • Arte Hezkuntza
  • Hizkuntza
  • Ingurunearen ezaguera

MATERIALAK

  • Hormetako irudientzako paperak
  • Txartelak egiteko kartulina

 

Ilustrazioa, munduko mapa
ARIKETAREN GARAPENA
Mundu honetan ez gara bakarrik euskaldunok bizi. Eta zuek ondo dakizue hori. Egunero jasotzen dugu berriren bat, tartean ekonomikoak, munduko beste herriren batean gertatutakoaz. Baina herri hori ezagutzen dugu? Ezagutzen dugu herri horretako egoera ekonomikoa? Askotan ezin dugu gure iritzia osatu hainbat informazioren faltan gaudelako. Antzeman dezakegu hainbat gauza ondo ala txarto dauden, baina segurtasunik izan gabe.

Horrexegatik proposatu nahi dizuegu esposizioa egitea. Nola egingo dugun? Ba, oso erraz! Ikastetxeko ikaskideei etxean dituzten beste herrietako oroigarriak ekartzea eskatuko diegu. Gehienek izango dute baten bat, bidaiaren batetik ekarria edo norbaitek oparitutakoa. Hori izango da esposizioaren oinarria, eta orain pausu hauek jarraituz lanari ekingo diogu.

EMAN BEHARREKO URRATSAK

Egiptoko piramidetan ateratako argazkia
Machu Pichun ateratako argazkia
Txinako harresian ateratako argazkia
Pariseko Eiffel dorrea
Sidneyen aterako argazkia

1.- Lehenengo lana leku aproposa aurkitzea izango da. Behar bada, ikastetxeko zuzendariaren baimena lortu beharko dugu areto edo korridoreren bat erabili ahal izateko.

2.- Esposizioa osatuko duten elementuak bildu behar dira. Etxean dituzuen beste herrialdeetako oroigarriak jaso behar dituzue, zenbat eta oroigarri gehiago, hobeto. Horretarako astebeteko epea zabalduko dugu.

3.- Taldeka antolatuko zarete. Talde bakoitzak kontinente bat hartuko du.

4.- Lortutako oroigarri guztiak gainbegiratu ondoren, gaika banatuko dituzue. Hormetako irudietan kontinente bakoitzeko mapak marraztu beharko dituzue eta herrien kokapena adierazi.

5.- Lehenengo lau urrats horiek emanda, ikerketa lana abiatu behar duzue. Liburutegira joan eta lortutako oroigarrien herrietako informazioa bilatu beharko duzue, talde bakoitzak aukeratu duen kontinenteari dagozkion herrietako informazioa jaso beharko du. Herrialde horietako ezaugarri ekonomikoen inguruko informazioa izango da esposizioaren ardatza: herrialde industrializatua den ala ez, indar gehien duten sektoreak, langabezia tasa, herrialde esportatzailea ala inportatzailea den, zorrak dituen ala ez, bataz besteko maila ekonomikoa altua ala baxua den, eta abar. Horrekin batera, zenbait datu atera: biztanle kopurua, bizimodua...

6.- Talde guztien artean esposizioaren izena eta herrialde bakoitzaren ondoan jarriko duzuen fitxan zein informazio mota jarri behar den adostu beharko duzue.

7.- Informazio guztia jaso ondoren esposizioa muntatzen hasi beharko da. Kontinenteetako mapak eskegi, oroigarriak eta bakoitzari dagokion fitxa bere lekuan jarri... Talde bakoitzak bere kontinentearen ardura hartu beharko du.

Ilustrazioa, globoa

8.- Esposizioa iragarri. Ikastetxean jartzeko kartelak egin beharko dituzue, esposizioaren ordutegia eta zabalik egongo den egunak zehaztuz. Nahi izanez gero, gurasoek ikus dezaten egun bat programatu.

9.- Esposizioa zabalik dagoen bitartean taldeko norbaitek bere kontinenteari dagozkion datuak eman beharko ditu, bisitariek horrela eskatzen dioten bakoitzean.

10.- Esposizioa amaitu ondoren material guztia jaso eta oroigarriak itzuli. Esperientzia baliagarria suertatu baldin bazaizue, urtero antzeko zerbait egitea proposatu.

Iturria: Garazi LHIn (Legutio) egindako ariketa.

Azken eguneratzea: 2008/03/07