Logotipo del Gobierno Vasco

Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio

 Euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Medio Ambiente
  4.  
  5. Educación Ambiental

WAI-A

ihitza 25


 



Bitakora kaiera

EKONOMIA ETA INGURUMENA
Ilustrazioa, Amerikako Estatu Batuetako enpresa gizona petrolioa eskatzen
Azken urteotan han eta hemen sortu diren gerrak sistema ekonomikoak petrolioarekiko duen menpekotasunaren adierazle dira. Petrolioaren jabe diren potentziek dirua eta boterea dauzkate, eta agintari guztiek desiratzen dute boterea. Petrolio gutxi dago, ordea. Eta edateko ura ere agortzen ari gara. Hemendik zenbait urtetara urak petrolioak adinako balioa izango al du?

 

HELBURUAK
  • Sistema ekonomikoak ingurumenean eragiten dituen ondorioen inguruan hausnartzea.
  • Ekonomia iraunkorraren bidean jarriko gaituzten ekintzak eta konpromisoak proposatzea.

MATERIALAK
  • Interneterako konexioa
  • Power Point programa

HARREMANA DUTEN GAIAK
  • Gizarte Zientziak
  • Naturaren Zientziak



ARIKETAREN GARAPENA

1.- Testua irakurri
Baliabideak eskuratzeko borroka etengabea da. Gaur egungo sistema ekonomikoan petrolioak sortzen duen adikzioak gerrateak eragiten ditu, ondorio dramatikoak agerian utziz. Eta edateko ura agortzen ari den neurrian, uraren jabetza geroz eta estrategikoagoa bihurtzen ari da. Era berean, arrantzako, basoetako, hazietako edo animali eta landareen biodibertsitateko kuoten jabetza lortzeko borrokak areagotzen ari dira.

Krisi ekologikoa sistema ekonomikoaren funtzionamenduaren ondorio nabaria da. Testuinguru horretan baliabide naturalak –eta pertsonalak– produkzioa, kontsumoa, hau da, irabaziak, areagotzeko bitartekari bezala ikusiak dira. Era berean, ekonomia ongi-izatearen zerbitzura egotetik, herritarrak eta ingurumena ekonomiaren zerbitzura egotera pasa garela dirudi. Eta joera hori areagotzen ari da merkatuak ezin dituelako baliabideak modu eraginkorrean esleitu.

Sarritan gertatzen da aktibitate ekonomikoen ondorioak ez dituztela aktibitate ekonomiko horiek eragin dituztenek soilik pairatzen. Hirugarren batzuk ere pairatzen dituzte, eta horrela gertatzen denean, fenomeno horri kanpo eragina deitzen zaio. Ingurumen eraginak egoera horren adierazle argiak dira:

  • Autorik ez daukatenek, saltzen ez dutenek edota erabiltzen ez dutenek kutsaduraren ondorioak jasan behar izaten dituzte.
  • Baliabideak neurri gabe xahutzen ari gara eta gure atzetik datozen belaunaldiek ezingo dituzte baliabide horiek disfrutatu.
  • Herrialde azpigaratuetan kutsadura areagotzen hasi denean neurriak hartzeko eskatu diegu, baina azkeneko bi mendeetan herrialde garatuetan sortutako kutsaduraz ez gara arduratu.

Ingurumen-inpaktu gehienek eragiten dituzten kostuei gizarte osoak egin behar diogu aurre, guri ez dagokigun arren.

Termino ekonomikoetan hitz egiten badugu, kanpo eragile hauen aurka borrokatzea nahitaezko eskakizuna da merkatuak baliabideak modu efizientean banatzeko. Termino ekonomikoetatik ingurumen terminoetara jauzi egiten badugu, kanpo eragile horien zergatia ulertzea eta txikiagotzen saiatzea, eragiten dituzten arazo ekologikoak, ondorio sozialak eta sortzen dituzten gainontzeko ondorioak murrizteko lehen urratsa ematea da.

2.- Power Pointak prestatu
Ariketaren bigarren urratsa egiteko, taldeka banatu behar duzue. Bizpahiru ikaskideko taldeak baino handiagoak egitea ez da komeni. Talde bakoitzak Power Point bana egiteko hiru gai proposatzen dizkizuegu.

2.1.- Petrolioa eta gudak. Ezagutzen al dituzue petrolioak eragindako gudarik?
2.2.- Gizarte honetan gailentzen ari diren produkzio eta kontsumo joerek ingurumenari kalte egiten diote. Zergatik?
2.3.- Baliabideen xahuketa eta gehiegizko ustiaketa arazo bihurtzen ari da. Nola geldiarazi dezakegu?

Gai horietako bat aukeratu, informazioa bildu eta prestatu Power Pointa. Amaitzean ikaskideen aurrean aurkeztu beharko duzue.

OHARRA: Ariketa hau egiteko Beste esperientziak atalean (31. orrialdea) aurkituko dituzuen elkarteetako erreferentziak lagungarriak suertatuko zaizkizue.



Azken eguneratzea: 2008/03/07