Zer erakutsi diezaiekegu gure seme-alabei diruaz? Gurasoen artean sarritan errepikatzen den galdera da hori. “Thrive by Five” (www.thrivebyfivewa.org) lantaldeak txosten bat prestatu zuen Haur Hezkuntzako haurrei halako kontzeptuak modu egokian azaltzeko ideiekin. “Thrive by Five” taldekoek bost multzotan banatu dituzte kontzeptu horiek.
1.- Diruaren erabilera
1.1.- Gastatzea, aurreztea eta konpartitzea dirua erabiltzeko moduak dira.
1.2.- Erostea (gastua egitea) dirua objektuengatik trukatzea da.
1.3.- Zerbait erosteko nahikoa dirurik ez daukagunean, aurreztu egin behar dugu. Momentuan dirurik ez badaukagu gauza bat erosteko, aurreztuz gero etorkizunean nahi dugun hori erosteko aukera izango dugu.
1.4.- Dirua behin bakarrik erabil daiteke. Dirua amaitzen denean erosketa gehiago egin ahal izateko diru gehiago behar izaten da.
2.- Ordaindutako lana
2.1.- Pertsonok diruaren truke egiten dugu lana. Langileok, normalean, hilean behin jasotzen dugu egindako lanaren ordaina, hau da, soldata.
2.2.- Egindako lan guztien truke ez da dirua jasotzen. Opariak ordainketak egiteko beste modu bat izan daitezke.
2.3.- Langileok jasotzen dugun dirua ez da etxean gordetzen. Dirua modu seguruan mantentzeko banku-etxeak eta aurrezki kutxak daude.
3.- Diruaren balioa
3.1.- Bileteek eta txanponek balio ezberdinak dituzte. Batzuk besteak baino balio gehiago daukate.
3.2.- Herrialde guztietan ez dira bilete eta txanpon berak erabiltzen. Txanpon eta bilete klase asko dago.
3.3.- Erosirako gauzengatik balio bat ordaindu behar izaten dugu. Normalean diruarekin ordaintzen dugu, baina ez beti.
4.- Gastuen planifikazioa
4.1.- Pertsonok nahi eta behar ezberdinak ditugu. Gustu eta behar horien arabera egiten ditugu erosketak.
4.2.- Pertsonok ezin dugu nahi dugun guztia erosi, guztiok dauzkagu mugak. Jende askok gu baino diru gehiago du eta gauza gehiago erosten ditu, baina gehiago dira gu baino diru gutxiago daukatenak.
4.3.- Dirua nola gastatu planifikatzea komeni izaten da. Dirua nola gastatu planifikatzeak lehentasunak markatu behar direla esan nahi du.
5. Dirua ez da garrantzitsuena
5.1.- Diruari, beharrezkoa izanik, behar baino garrantzi gehiago ez zaio eman behar. Badira munduko diru guztiarekin ordaindu ez daitezkeen jarrerak.
5.2.- Zenbait objektuk ez dute baliorik.
5.3.- Badira zenbait pertsona beste pertsonen alde lanean jarduten direnak musu-truk.
5.4.- Badira zenbait pertsona beharra dutenei laguntzeko dirua ematen dutenak.
5.5.- Komunitatean bizi diren pertsonak zenbait lanen balioa ordaintzen dute, onuradunak beste pertsona batzuk izan arren.
Seme-alabak giza balore egokietan haztea gurasoen ardura da neurri handi batean. Nolako zura halako ezpala esan ohi da, gurasoek transmititutako baloreak islatzen baitira seme-alabengan. Ekonomiaz ari garenez, zer jakin behar dute gure seme-alabek diruaz? Zer erakutsi nahi diegu? Hona hemen Thrive by Five lantaldeak diruaren harira eskolaurreko adina duten seme-alabei azaltzeko proposatzen dituzten zenbait kontzeptu.