LANEKO BALDINTZAK ONAK EZ DIRENEAN...
Kuboen dinamikak herrialde aberatsen eta pobreen arteko merkataritza-trukea ezagutzen lagunduko digu. Ariketaren helburua herrialde azpigaratuetako garapena eta langileen lan-baldintzak nolakoak diren ezagutzea da, eta aldi berean, komunikatzeko, negoziatzeko, taldean aritzeko edo kooperatzeko trebetasunak garatzea.
Ariketa egiteko beharrezkoak izango dira 18 kartulina, 3 erregela, 3 arkatz, 4 guraize eta bi zelo. Ikasleak kopuru bereko lau taldetan banatu behar dira, eta hiru ordu laurdenez 8 zentimetroko kartulinazko kuboak egin beharko dituzte. Ariketa kubo gehien egiten dituen taldeak irabaziko du –gaizki egindako kuborik ez da onartuko–. Materiala modu honetan banatuko da:
| |
Kartulina |
Erregela eta arkatzak |
Guraizeak |
Zeloa |
| A taldea |
2 |
3 |
1 |
Asko |
| B taldea |
1 |
3 |
3 |
Asko |
| D taldea |
7 |
0 |
0 |
Gutxi |
| E taldea |
8 |
0 |
0 |
Oso gutxi |
Materiala banatu ondoren, kuboak egiten hasiko gara. Talde bakoitzarekin begirale bat egongo da, bere lana taldekideek esaten eta egiten dutena eta nola antolatu diren apuntatzea izango da.
Koadroan zehazten den bezala, talde guztiek ez dute material bera izango, baina trukean aritzeko aukera izango dute.
Ariketa amaitzean, talde bakoitzak egindako kuboak entregatu beharko ditu. Zenbaketa egin ondoren, partehartzaileek esperientziaren berri emango dute: nola sentitu diren adieraziko dute, garaipenaren edo porrotaren zergatiak aztertuko dituzte, eta abar. Begiraleek ere bere inpresioak komentatuko dituzte.
Amaitzean bizipen hori errealitatearekin alderatuko da.
- D eta E taldekoen aukerak ez dira onak izan. Zoritxarrez, herrialde azpigaratuetako langile asko eta asko baldintza horietan aritzen da lanean.
- Zenbat eta baliabide gutxiago izan, orduan eta denbora gehiago behar izaten da lanak amaitzeko eta etekinak txikiagoak dira. Ezagutzen al duzue antzeko adibiderik?
- Bizirauteko “kubo” asko egitea beharrezkoa da, eta baliabiderik ez dagoenez eguneko ordu gehienak “kuboak” egiten pasa behar da eta beste ezer egiteko denborarik ez da geratzen. Egoera horren aurrean herrialde azpigaratuetako familia askok seme-alabak jartzen dituzte lanean. Zer iruditzen zaizue? Zer egin daiteke egoera hori aldatzeko?
Iturria: “Haz que se cumplan tus derechos”. ASDE/UNICEF Comité español.