Banku etikoa: jarduera ekonomikoa pertsonen eta ekosistemen zerbitzura
Jarduera ekonomikoa ez da neutrala. Gaur egun hain inportantea den eremu honetan hartutako erabaki orok, balioen esparru bat dauka berekin eta gizakiengan edo ingurumenean ondorioak eragiten ditu.
Nahiz eta ingurumenaren gaineko nazioarteko hitzarmenak sinatu, nahiz eta nazioetako zein munduko agintari eta liderrek baieztapen handiak egin eta nahiz eta era guztietako proiektuak martxan jarri, ingurumenaren kudeaketan ez da alderik nabaritzen.
0,7 Plataformak egiten duen lanaren, “Abenduaren 30a” filmaren, www.ozonalia.org web orrialdeko jokoen edo “La libertad del compromiso” eta “Mi vida sin dinero” liburuen berri jasoko duzue atal honetan.
Zer erakutsi diezaiekegu gure seme-alabei diruaz? Gurasoen artean sarritan errepikatzen den galdera da hori. “Thrive by Five” (www.thrivebyfivewa.org) lantaldeak txosten bat prestatu zuen Haur Hezkuntzako haurrei halako kontzeptuak modu egokian azaltzeko ideiekin.
Emaus Fundazioak EkoCenter egoitza zabaldu zuen 2006an hondakinek sortzen dituzten arazoei aurre hartzeko, kontsumo arduratsua bultzatzeko eta objektuei bigarren erabilpen bat ematea posible dela erakusteko.
EZKUTUKO EKONOMIA. Ekonomia murgildua, irregularra, beltza, lurpekoa… izen asko hartzen ditu. Ezkutuko ekonomia ez da sartzen estatistika ofizialetan ezta zirkuitu fiskaletan ere, protagonistak (enpresaburuak eta langileak) eta emaitza (produkzioa, kostuak, irabaziak…) ez direlako deklaratzen. Adituen arabera, ezkutuko ekonomia garrantzi handikoa da edozein herrialdeetan, batez ere langabezia tasa altua duten herrialdeetan. Kalkulatzen denez, barne-produktu gordinaren %10 eta %30 bitartekoa da. Zergatik ematen da ezkutuko ekonomia? Arrazoi nagusiak hiru dira: presio fiskala ekiditea, Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioak saihestea eta langileen eskubideen defentsako araudi laboralak ez errespetatzea. Etorkinak, emakumeak eta haurrak dira ezkutuko ekonomian aritzen diren langileen ehuneko handiena betetzen dutenak. UNICEFek emandako datuen arabera, 246 milioi haurrek egiten du lana. Hiru laurdenak, 171 milioi, arrisku egoeran.