Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
 
ihitza 22




BETIZUREN KARABANA ARRASATEN

 

Joan den urriaren bukaeran Betizuren Karabana etorri zitzaigun Arrasatera, Debagoienan martxan jarri nahi den Global Action Plan (GAP- www.ingurumena.net) delako egitasmoa bultzatzen laguntzeko asmoarekin. Betizuren jaira hurbildu ziren Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko Lehen Hezkuntzako 700 ikasle baino gehiago gustora egon ziren arren, zera adierazi nahi dugu, antzerkiak ez zeukala erlaziorik garapen iraunkorraren hezkuntzarekin eta bertara joan ziren ikasleei opariak emateak kontsumismoa indartzen duela. Gure ustez, jardunbide hau Eskolako Agenda 21en bidez garatu nahi ditugun iraunkortasunerako zenbait jarreren kontra doa.

ESKORIATZA, ARETXABALETA ETA ARRASATEKO IKASTETXEETAKO ESKOLAKO
AGENDA 21EN KOORDINATZAILEAK


JESUS OBREROKO EKO-SPINNING EGITASMOA

 

Eco-spinning bizikleta

Espainiako Ekoeskolen sareak Aldaketa Klimatikoa eta Mugikortasun Iraunkorraren inguruan antolatutako Ingurumen eta Berrikuntza 2005-2007 lehiaketak gure ikastetxeak aurkeztutako egitasmoa saritu du. Eko-Spinning lanarengatik bigarren saria eman ziguten eta 3.000 euroko ordainsaria.

Gure proiektuak energia garbia sortzeko sistema bat garatzen du. Sistema honek higikortasun jasangarria sustatzen du ariketa fisikoan, entretenimenduan, erlaxazioan, berrikuntzan eta sormenean. Diziplina anitzeko eta zeharkako asmoa da, atal teknikoekin (elektrizitate-elektronika eta mekanika) eta atal ez teknikoekin (zientziak eta ingurumena) zerikusia duena.

Diseinatu dugun bizikleta estatikoak kirolariak egiten duen esfortzutik hartzen du energia fisikoa, energia elektrikoa sortuz. Energia horrek erregulatzaile zirkuitua, audio-ekipoa eta bideoa elikatzen ditu. Musika pedalei eragindako abiaduraren arabera entzuten da, eta bideoak irudiak ematen ditu.

Egitasmo honekin hiru helburu lortu nahi ditugu: gure inguruan ohitura eta jarrera jasangarriak eta osasungarriak bultzatzea, ikasleei mugikortasun jasangarriaren eta energi berriztagarrien inguruko informazioa ematea eta hirugarrena, ariketa fisikoa aprobetxatzea energi iturri gisa.

Helburu horiekin batera, gure asmakizunak ezaugarri berritzaileak dituela esatera ausartzen gara. Honakoak dira:

  1. Konponbide errazak baina eraginkorrak eta erraz errepikatzen direnak garatzea arazo konplexuak konpontzeko.
  2. Ariketa fisikoa eta ingurumena hurbildu; estrategia berriak garatzea kirolean kontsumitzen diren sustantzia debekatuei aurre egiteko.
  3. Proiektu osoan, giza baliabidetan zein baliabide materialetan, erabilera jasangarria sustatzea. Adibidez: ikasle eta irakasle interakzioa, PYMES, udala, eta Gobernuko agentziak, besteak beste.
  4. Industriaren (bizikleta ekoizleak) eta erabiltzaileen (gimnasio, hiriko guneak) artean loturak ezartzea.
  5. Gure irakaskuntza jarduerarekin jende guztia bizi ohitura osasungarriak izatea erraztea.

GASTEIZKO L.H. JESUS OBRERO IKASTETXEA


TOLOSAKO SAMANIEGO IKASTETXEAK MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ALDEKO APUSTUA EGIN ZUEN

 

ADEAC-FEEk, Espainiako Ekoeskolen Sareak Aldaketa Klimatikoa eta Mugikortasun Iraunkorra hobetzeko Medio Ambiente e Innovacción sariketan parte hartu genuen, eta aurkeztu genuen egitasmoari Ohorezko aipamena egin zioten. Urtetik urtera gehiago gara eskola komunitatea osatzen dugunak, eta auto pribatuaren erabilerak gora egin du azken urteotan. Gure proiektuaren xedea gehiegizko erabilera hori murriztea izan da, mugikortasun iraunkorra sustatzen dituzten ohiturak bultzatuz.

Bide-gorria eta oinezkoentzako ibilbidea egitea, garraio publikoa indartzea, eskolarako bidean zuhaitzak landatzea, bizikletaren erabilera sustatzea… proposamenetako batzuk izan dira.Sariketan jaso dugun Ohorezko aipamen hori oso garrantzitsua da, motibagarria delako.

Orain, gure nahia egitasmoa finkatzea da, martxan jartzea eta eskola komunitatearen babesa jasotzea. Ildo beretik, azpimarratu nahiko genuke Tolosako beste ikastetxeekin batera Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barnean mugikortasun iraunkorraren aldeko neurriak hartzen ari garela.

TOLOSAKO SAMANIEGO IKASTETXEA

Azken eguneratzea: 2007/03/08