PENTSATU GABE EROS EZAZU!
Behar baino gehiago eros dezagun erabiltzen diren trikimailuak
Supermerkatuetan ezer ez da kasualitatea! Xehetasun txikienak ere ondo pentsatuta daude: apalen sailkapena, eskaintzen erabilera, produktuak ezagutzera ematen dituzten pertsonai ezagunak, musika, argiaren indarra... merchandising-aren bitartez produktuetan arreta jar dezagun eta gehiago erosteko teknikak garatzen dituzte.
Gure auzoko harategi, arrandegi eta denda txikiak pixkanaka-pixkanaka baztertu egin ditugu autoa hartu eta denetarik aurki dezakegun merkatal-guneetara joateko. Arropa dendak, kafetegiak, zinemak, eta nola ez, supermerkatua ere aurki dezakegu merkatal-guneetan. Azken honetan, behar baino gehiago eta modu oldarkorrean erostera eramaten gaituzten hainbat trikimailu erabiltzen dituzte. Goazen ba zenbait arau ezagutzera, hurrengoan adi egon gaitezen eta gure erosketa zerrenda gehiegi handitu ez dadin.
- Normalean kutxa erregistratzailearen eskuinaldetik sartu behar dugu. Merchandising-eko adituek ondo dakite jende gehienak eskuinetara bueltatzen duela burua, beraz, supermerkatuko azalera ezkerralderantz zabalduko da. Eskuinaldean berriz arropak, liburuak edo hain beharrezkoak ez diren produktuak jartzen dituzte azkar ikus ditzagun.
- Ondoren, pasillo amaieraraino jo beharko dugu nahitaez eta gero ezkerretara buelta eman. Erosleak azalera guztia zeharkatu dezan, behar-beharrezkoak diren produktuak (ogia, esnea...) supermerkatu guztitik banatzen dira.
- Apalak hiru mailatan banatzen dira: begien, eskuen eta oinen altuerakoak. Begiak: Mailarik hoberena da, erosketa naturaltasunez egiten da. Hemen kapritxo edo salmenta baxuko produktuak jartzen dira.
- Oinak: Mailarik hoberena da, erosketa naturaltasunez egiten da. Hemen kapritxo edo salmenta baxuko produktuak jartzen dira.
- Eskuak: Produktuak modu errazean lortzen dira.
- Oinak: Kokapena ez denez erraza, ezinbestekoak diren produktuak jartzen dira bertan.
- Egiaztatuta dago 5, 7 eta 9 zenbakitan amaitzen diren prezioak erakargarriagoak direla.
- Batez besteko egonaldia 55 minututakoa da. Musikaren bitartez egonaldia luzatu edo laburtu egiten da. Rock musikak edo musika azkarrak arinago erostera eramaten gaitu.
- Orokorrean, erosketetarako karroak ezkerralderantz desbideratu egiten dira. Modu honetan, ezkerreko eskuarekin heldu beharko dugu eta eskuina libre izango dugu produktuak hartzeko.
- Supermerkatua zonalde hotz eta beroetan banatzen da. Hotzetan salmentak baxuak izan ohi dira eta beroetan salmenta maila altuak daude. Ondorioz, zona beroetan, erdiko korridore eta sarreran bezala, behar-beharrezkoak ez diren produktuak jartzen dira.
- Bideo kamerak izaten dira produktu berrien aurrean bezeroek duten jarrera ikusteko.