Telebistan, irratian, egunkarietan, autobus geltokietan… edonon aurki dezakegu publizitatea. Marka komertzial handiek izugarrizko inbertsioak egiten dituzte ekoizten dituzten produktu horiek ahalik eta belarri edo begi gehienetara iristeko.
Publizitateak berebiziko eragina du gure bizitza estiloan. Sarritan, konturatu gabe, hainbat erabaki hartzen ditugu publizitatearen esanei jarraiki. Bizi dugun iragarki erasoaren aurrean babesgabe ez egoteko, ahalmen kritikoa garatzea da gure eginbeharrekoa. Publizitateak erabiltzen dituen teknikak ezagutzea eta hauek interpretatzen ikastea.
Etxeko gazteenen kasuak aipamen berezia merezi du. Urrutiko intxaurrak 14, gerturatu eta 4. Esaera zahar horren esanahia ulertarazi behar zaie seme-alabei. Gurasoentzat ez da lanbide erraza, nahi dutena lortzeko askotan nolabaiteko xantaiaren bidea hartzen dutelako. Baina gurasoek lehenbailehen erronka horri heldu behar diote. Etxeko ekonomiak eskertuko du, eta seme-alabek ere bai, gerora bada ere.
Publizitatea ez da erostera bultzatu behar gaituena. Behar dena baino ez da erosi behar, hori da gakoa.
JOSÉ ANTONIO CAMPOS
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua
ESTHER LARRAÑAGA
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailburua