KONTRA PUBLIZITATEA: Publizitatearekin oso kritiko agertzen den mugimendua da. Batez ere enpresa handien eta multinazionalen jarduna gaitzesten dute. Garapen iraunkorra zokoratzen duten eredu ekonomiko menderatzailea eta enpresa handien gehiegikeriak errefusatzen dituzten mugimenduek sortua, publizitatea kritikatzen dute kontsumorako motorra dela uste dutelako.
Kontra-publizitateak beste eredu bat zabaldu nahi du, eredu ezberdin bat, produkzioaren eta kontsumoaren aurkakoa. Ingurugiroa, giza-eskubideak, bakea, justizia edo baliabideen banaketa justua dira kontra-publizitatearen ardatzak, eta horien defentsa egiten dute.
“The Media Foundation” da kontra-publizitatea lantzen duen erakunde ezagunena. Vancouverren (Kanada) 1989. urtean sortua, “Forest forever” egurraren industriak egindako iragarkia salatzeagatik egin zen ezaguna. Aurkako iragarkia egin zuten eta CBCk ez zuen emititu. Baina sekulako oihartzuna izan zuen, eta egurraren industria “Forest forever” iragarkia erretiratzea behartu zuten. Estatu Espainiarrean “Consume hasta morir” taldeak hartu du “The Media Foundation” lekukoa.