Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
 
ihitza 24




Bitakora kaiera

MUGIKORTASUN IRAUNKORRAK ZER ESAN NAHI DU?

Mugikortasun iraunkorrak errespetuarekin lotura du. Egunero egiten ditugun joan-etorrietan, bidaia luzeetan, laburragoetan… inguruko bizilagun, herritar edo hiritarrak errespetatu egin behar dira, errepidean zurekin batera doazenak errespetatu behar diren bezala. Eta errepidean, nola ez, oinezkoak, txirrindulariak, garraio publikoa erabiltzen dutenak eta gainontzeko bidaiariekiko begirunea adierazi behar da.

 

HELBURUAK
  • Mugikortasun iraunkorraren harira hausnarketa egitea.
  • Ekintzak eta konpromisoak proposatzea mugikortasun iraunkorra sustatzeko.



EMAN BEHARREKO URRATSAK
Lanera bizikletaz doan exekutiboa
1.- Jarraian duzuen testua irakurri.
Mugikortasun Iraunkorrak energiaren xahuketa murriztea dakar, gutxiago kutsatzea, zarata gutxiago egitea edo gainontzeko gidariei lehentasuna ematea. Autoz, motorrez… ibilgailua edozein izanda ere, horiek guztiak errespetatu behar dira.

Oinezkoa eta auto gidaria aintzat hartzen baditugu, auto gidariak oinezkoak baino hamar bider gehiago okupatzen du. Hiri handietan oinezkoak auto gidariak baino gehiago dira, baina arestian aipatu dugun arrazoi hori tarteko, egoera bestelakoa dela dirudi, hots, sentsazioa da auto gidariak gehiago direla.

Auto gidariek automobilaren industriaren babesa daukate, eta nola ez, bere eskubideak eta interesak defendatzen dituzten elkarteak. Zergatik defendatzen dituzte? Sinetsia dutelako automobilaren industria herrialde baten ekonomiaren sostengua dela. Pentsamolde hori, ordea, gutxika-gutxika bideratzea komeni da, beranduegi egiten bada arazo bilakatu daiteke eta.

Gure gizartean, zoritxarrez, auto gidariek egindako arau-hausteak gehiegitan errepikatzen dira, badirudi ez garela kontziente arau-urratze horiek arriskutsuak direla gainontzeko hiritarrentzat. Era berean, errepideko segurtasunari ez diogu behar duen arreta eskaintzen. Oraindik ez dago gure lehentasunen artean, eta ondorioak larriak dira: urtero errepidean hildakoak 5.000 baino gehiago izaten dira, eta zaurituak, gehiago.

Gizarteko partaide guztiok ez daukagu egunero ibilgailu propioa erabiltzeko aukera. Gabezia hori garraio publikoak bete beharko luke, garraio publikoak hiritarron eskubidea behar du izan, baina eskubide hori zenbaitetan ukatu egiten zaigu zerbitzu publikoa mugatua delako. Halakoetan gainera, irtenbideak norberak bilatu behar izaten ditu.

Agintariek garraio publikoa garestiegia dela diote, hori da gehien errepikatzen duten aitzakia. Errepide-sarea konpontzeko inbertsioak egiteko, aldiz, ez daukate erreparorik.

Europako herrialde indartsuenekin edo beste kontinentetako potentzia indartsuenekin lehiatzeko autoaren erabilera ezinbestekoa den ustea oso hedatua dago. Zenbat eta kilometro gehiago egin, zenbat eta auto gehiago saldu eta zenbat eta errepide-sare handiagoak egin orduan eta lehiakorragoak garela pentsatzen dugu. Europako iparraldeko zenbait herrialdeetan bestelako adibideak aurki ditzakegu, oso aberasgarriak direnak, mugikortasun iraunkorreko printzipioak aplikatuz lehiakorra izan daitekeela erakusten baitigute.

2.- Jarraian dituzuen hiru galderak erreferentziatzat hartuta, hausnarketarako tartea zabaldu.

  • Ezagutzen al duzu Europar Batasunean mugikortasun iraunkorra sustatzeko politikarik?
  • Zure udalerriko agintariei zein neurri proposatuko zenizkiekete mugikortasun iraunkorra sustatzeko?
  • Zuen ingurunean mugikortasun iraunkorra hobetzeko zein neurri hartzeko prest egongo zinatekete?

Gai honen inguruan informazio gehiago behar izanez gero:


Azken eguneratzea: 2007/10/11