Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
 
ihitza 24




Begiratokia

IRAUNKORTASUNERAKO ESKOLAK

Egilea: Beatriz Macedo
Santiago de Chileno OREALC/UNESCO elkarteko aditua


Beatriz Macedok ikastetxeak “iraunkorrak” bihurtzeko eman behar diren urratsez hitz egiten digu iritzi artikulu honetan. Bere hitzetan, ez da nahikoa programa kurrikularak edo ikasketa programak egokitzea, orain arteko kudeaketa aldatu behar dela dio eta bide horretan, ikastetxeek prozesua dinamizatu behar dutela, inguruko auzunera hedatuz.

 

Irakasleen, zuzendarien eta gainerako eragileen artean sarritan errepikatzen den galdera da: Zein urrats eman behar ditugu eguneroko eginkizunetan garapen iraunkorreko hezkuntza ereduak txertatuko dituten hezkuntza espazioak sortzeko? Ingurumen arazoak eta arazo sozialak areagotzen ari diren honetan sortze da, batez ere, galdera horri erantzuteko beharra. Zeharka bada ere, “eskola” instituzioaren transformazioa eskatzen ari gara. Eskola topagune, sarbide eta ezagutza demokratikoaren eraikuntza bihurtzen da. Eta transformazio horretan beste galdera hau sortzen da, zer egin behar da hori lortzeko?

Ez dago erantzun bakarra, erantzunak asko dira. Erantzun horietako bat ikastetxeetan ohitura iraunkorrak txertatuko dituzten hezkuntza proposamenak lantzea da. Beti ere, ikastetxearen, eta ikastetxea dagoen auzoaren, bereizgarriak kontuan hartuta: ingurumenekoak, ekonomikoak, sozialak, kultur arlokoak, eta abar.

“Iraunkortasunerako eskolak” bihurtuko dituzten ohitura iraunkor horiek txertatzea lan nekeza da, ez da nahikoa kurrukiluan garapen iraunkorreko gaiak lantzeko proposamenak txertatzea. Irakasgaiak aldatzea edo irakasteko ohiturak aldatzea baino haratago doa. Ikastetxea kudeatzeko sistemaren aldaketa eskatzen du, prozesu iraunkorren protagonismoa areagotuz eta auzoko eragileen inplikazioa lortuz.

Iraunkortasunerako eskolez hitz egiten dugunean, behar beharrezkoa da hiru eremu hauek uztartzea: kurrikuluaren eraldaketa, kudeaketa eta auzo eragileengana zabaltzea.

Lehenengoari dagokionez, kurrikulua osatzen duten esparru ezberdinek iraunkortasunaren alde egin ditzaketen ekarpenak zehaztea eskatzen du. Hori egin ondoren, diziplina guztiak egitasmo komuna osatu beharko dute.

Eragile guztien bizi-kalitatea hobetzeko hausnarketa beharrezkoa da, eta hausnarketa hori ikastetxeak bideratu behar du. Ikastetxeak iraunkortasunaren ideiak zabaldu behar ditu, eta ez da nahikoa ikasleen artean zabaltzea soilik, auzo guztira hedatu behar dira. Gizarteko arazoen aurrean sentsibilizazio lana sustatu behar du eta konponbideak proposatu behar ditu. Eta prozesu horretan komunitateko eragile guztien parte-hartzea beharrezkoa da. Horrela posible izango da etorkizun hobeagoa bermatuko duten hiritarrak heztea.

Irakasleen parte-hartzea

Irakasleek irakaskuntza prozesua antolatu behar dute. Ikasleak xaxatu behar dituzte eguneroko aldaketak identifikatzeko galderak formulatuz. Aldaketa hori, ordea, ez da momentu batetik bestera lortzen. Lehenengo urratsa irakasleen artean inplikazioa lortzea izango da, eta ondoren, irakasleak formatzea.

“Iraunkortasunerako eskolak” sortzeko ikastetxeak kudeatzeko sistemak aldatu behar dira prozesu iraunkorren protagonismoa areagotuz eta auzoko eragileen inplikazioa lortuz”



Irakasleek, ordea, galtzak bete lan izaten dituzte. Eguneroko jardunean dituzten betebeharrak asko dira, eta exijentzia maila handia. Askotan bakarrik sentitzen dira, lan-baldintza gogorrei aurre egin ezinik, eta egoera horretan oso zaila da beste lan batzuei ekiteko irakasleak motibatzea. Iraunkortasunerako eskolek egoera hori irauli nahi dute.

Beste erronketako bat irakasleei lan karga kentzea da. Modu horretan ikerketarako, hausnarketarako eta lan horietan ari diren beste instituzioekin edo pertsonekin harremanak sakontzeko denbora izan dezakete, eta ez dute lan-karga bezala hartuko, alderantziz, bere lanaren osagarri edo aberasgarri bezala ulertuko dute.

Ezagutza, jarrera eta iraunkortasunarekin erlazioa daukaten balore ezberdinen ikaskuntza eta irakaskuntza bultzatzen dituzten hezkuntza programa berritzaileak abian jartzea da jarraitu beharreko bidea. Horretarako da beharrezkoa eduki berriak sortzea eta ikaskuntza eta irakaskuntza espazio berriak sortzea. Ikastetxeetan neska-mutil guztiei parra egiteko, ikasteko edo jolasteko aukera eman behar diegu. Demokraziarekin, justizia sozialarekin eta bakearen konprometituak egongo diren gizon eta emakumeak nola sortu pentsatu behar dugu.

Azken eguneratzea: 2007/10/09