ESKOLAKO BIDEA. Gurasoekin autoan, eskolako autobusean, garraio publikoa erabiliz, oinez, bizikletaz… eskolako bidea era askotan egin daiteke, aparteko zailtasunik gabe gainera. Sarritan, ordea, kexu gara arriskutsua delako, bizikletaz joateko bide-gorririk ez daukagulako edo oinez joanda denbora gehiegi galtzen dugulako –hamar minutu denbora asko al da?–. Baina, inoiz jarri al gara pentsatzen ezintasunak dituzten pertsonek nolako zailtasunak dituzten eskolara iristeko. Eta eskolan bertan? Gurpildun aulkietan joaten direnek ongi dakit ezertaz ari garen.