IHITZA aldizkariko 28. zenbakian hezeguneak ditugu hizpide. Baina, ezagutzen ditugu? Ziurrenik, zuetariko askok ikusi dituzue, eta beharbada, oharkabean, konturatu ere ez zarete egin eskolarako bidean, herritik gertu, edo gurasoekin egin duzuen azkeneko txangoan hezeguneren bat ikusi duzuela. Ariketa amaitzean halakorik berriro ez gertatzea espero dugu.
1.- Hezegune guztiak berdinak al dira?
1.1.- Ba al dakizue zer diren hezeguneak?
1.2.- Guztiak berdinak al dira edo bakoitzak bere ezaugarri propioak dauzka?
1.3.- Hezeguneetan ura egoten da. Nolakoa da ura? Gazia, gozoa, gazi-gozoa...
1.4.- Eta hezeguneetako animaliak eta landareak, nolakoak dira?
2.- Irisgarritasuna maila
2.1.- Ezagutzen dituzuen hezeguneetara erraz irits al daiteke?
2.2.- Nolakoa da ingurunea? Aldapatsua, laua, erdi bidekoa...
3.- Jarduerak
3.1.- Ezagutzen dituzuen hezeguneetan jarduera ekonomikoak garatzen al dira?
3.2.- Erantzuna ez baldin badakizue, galdetu guraso edo irakasleei hezeguneak...
... arrantzarako erabili diren.
... industria jarduerarik (lantokiak, ontziolak, eta abar) eman al den.
... turismo gune bihurtu ote diren.
4.- Ondorioak
4.1.- Aurreko puntuan aipatu ditugun jarduerak sustatu diren hezeguneetan...
... ondoriorik ezagutzen al duzue?
... kaltegarriak edo onuragarriak izan dira?
... norbaitek egoera salatu du?
... hasierako egoerara itzultzeko saiakerarik egin al da?
5.- Ezagutza maila
5.1.- Euskal Autonomia Erkidegoko hezeguneak ezagutzen al dituzue?
5.2.- Eta gure lurraldetik kanpo daudenak?
5.3.- Ramsar hitzarmena ezagutzen al duzue?
6.- Hezeguneen mapa
Ariketako galdera guztiak erantzun ondoren, jolas moduko bat egitea proposatzen dizuegu. Hasteko, ezagutzen dituzuen hezeguneak zerrendatu behar dituzue. Urrats hori eman ondoren, mapa batean kokatu behar dituzue. Hezeguneen aldamenean bakoitzaren ezaugarriekin taulatxo bat egin behar duzue azkenik.