Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
 
ihitza 28


 



Jakinaren gainean

IRAUNKORTASUNEKO HEZKUNTZAREN ALDEKO KONPROMISOA


10 Baietz! Iraunkortasuneko Hezkuntzaren Aldeko Konpromisoa DVDaren azala

Nazio Batuen Erakundeak 2005-2014 aldia Etorkizun Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkada izendatu zuen. Egitasmoa garatzeko ardura UNESCOk hartu du, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bat egin dute hamarkadarekin.

Bide horretan konpromisoak definitu dituzte, eta 10 Baietz! Iraunkortasuneko Hezkuntzaren Aldeko Konpromisoa izeneko dekalogoa eta bideoa egin dituzte, EAEko ikastetxeetan banatzeko. Dekalogoan, besteak beste, mugikortasun iraunkorraren, baliabide naturalen kontsumo arduratsuaren, energia aurrezteko neurriak hartzearen edo erosketa berdearen sustatzearen aldeko konpromisoa adierazten dute.


INGURUMEN-HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA


Ingurumen Hiztegi Entziklopedikoaren azala
Ingurumen-hiztegi entziklopedikoa ingurumenari buruzko terminologia banku eleanitza da. Bertan, gehien erabiltzen diren ingurumen-kontzeptuei buruzko informazioa aurki daiteke.

Beraz, fitxetan datu hauek aurki daitezke: kontzeptuaren definizioa, beste hizkuntzetako baliokideak, kontzeptuarekin zerikusia duten beste termino batzuk eta informazio osagarria.

Hainbat terminoren kasuan, artikulu entziklopedikoa eta irudiak kontsultatzeko eta deskargatzeko aukera eskaintzen da.

Aukeratutako terminoa erabiliz katalogatu diren lanen zerrenda (dokumentuak, kartografia, datu-baseak, etab.) eskuratzeko.

Ingurumen-hiztegi entziklopediakoa www.euskadi.net/ingurumen_hiztegia helbide elektronikoan aurki dezakezue.


OTSAILAREN 2AN HEZEGUNEEN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEN DA


Urtero legez, otsailaren 2an Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatuko da. 1971ko otsailaren 2an Ramsar Hitzarmena, Hezeguneen Hitzarmena, sinatu zuten Ramsar hirian (Iran) eta orduz geroztik egun hura gogorarazteko hainbat ekitaldi antolatzen dira.

Plaiaundiko Parke Ekologikoan, esate baterako, Txingudiko hezegunearen eta Ramsar hitzarmenaren garrantzia azaltzeko aste osoko egitarau prestatu dute. Otsailaren 1ean Txingudiko hezegunea ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute. Bisitan hezeguneen funtzioa, ezaugarriak, arazoak, eta abar azalduko dira. Otsailaren 2an, berriz, Bidasoa beheko hezeguneak hitzaldia izango da Txingudi Ekoetxean.

Azken eguneratzea: 2009/02/23