Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
 
ihitza 28




Bitakora kaiera

 

HEZEGUNEAK, BABESTU BEHARREKO GUNEAK


Ikasleak Txingudiko hezegunean
Hezeguneak urak hartutako ingurune lauak dira; lehorrekoak (aintzirak, zingirak, zohikaztegiak...) edo itsas bazterrekoak (padura, bokalea...) izan daitezke. Orain dela urte batzuk arte hezeguneak ur zikineko lekuak zirela uste zen, hilda zeuden putzuak. Gaixotasunak transmititzen zituzten intsektuez beteta, ezabatu beharreko lekuak zirela entzuten zen han eta hemen. Baina... horrela dela uste duzue? Ariketa honekin hezeguneak babestu beharreko guneak direla ohartuko gara.

Ariketak bi parte izango ditu. Lehenengoan, hezeguneek betetzen duten funtzioa adierazteko dekalogo moduko bat prestatu dugu. Zuen lan guk idatzitako baieztapenak egiaztatzea eta osatzea izango da. Bigarren zatian, hezeguneak babesteko aholkuen zerrenda osatu beharko duzue.

Dekalogoa

Baieztapena Egiaztatu eta osatu
1.- Elikagaia eta babeslekua eskaintzen die animalia askori.  
2.- Produktibitate eta bioaniztasun handiko habitatak dira.  
3.- Esponja naturalak dira: uholdeak kontrolatzen laguntzen dute eta ur kantitate handiak gordetzen dituzte.  
4.- Elikagai garrantzitsu asko gordetzen dute.  
5.- Ingurumeneko giltzurrunak dira eta kutsadura murrizten dute.  
6.- Lurrazpiko akuiferoak betetzen dituzte.  
7.- Leku interesgarriak dira turismoarentzako eta aisialdirako gune aproposak dira.  
8.- Inguruko paisaia aberasten dute.  
9.- Giza erabilerarako garrantzitsuak diren baliabideak eskaintzen dituzte: ura, produktu begetalak eta basokoak...  
10.- Klima egonkortzen laguntzen dute.  

Nola babestu hezeguneak?
Ariketaren lehenengo partea egin baduzue, ziur gaude hezeguneen eta betetzen dituzten funtzioen ezagutza maila ariketa egin aurretik baino hobea dela. Ezagutza hori aprobetxatuz, hezeguneak babesteko neurriak proposatu behar dituzue, eta ariketa amaitzeko, aholkuak kartulina batean txukun-txukun idatzi eta zuen ikastetxearen inguruan hezegunerik bada, jendeak irakurriko duen leku batean jarri.

Aholkuen zerrenda osatzen lagunduko dizuegu:

1.- Bertakoak diren landareak landatu.
2.- Ez askatu kanpoko animaliak.
3.- Ingurunea zaindu.
...
Azken eguneratzea: 2009/02/23