|
“Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan (Flora Baskularra)” jasotzen diren espeziei buruzkoa da liburu hau; eta horretan interesatuta daudenek EAEko lurraldeetan katalogatuta dauden landareak ezagutu ahal izatea da liburu honen xedea. Horretarako, espezie bakoitzaren deskribapena eta koloretako irudia daude, banakako fitxetan antolatuta eta mehatxu-mailaren arabera ordenatuta.
Testuak beharrezko datuak ematen ditu, koloretako irudien laguntzaz, katalogatutako landarearen morfologia eta biologia zein den jakiteko. Ondoren, landareen banaketaren informazioa ematen digu, banaketa orokorrari dagokiona, bai eta EAEko eta inguruko lurraldeei dagokiena ere. Horrez gain, espezieen beharrizan ekologikoei buruzko aipamen txikia egiten da. Mapatxo sinple batek gure autonomia erkidegoan landareak duen banaketa adierazten digu, landareen kokapen zehatza inoiz ere eman ez den arren. Halaber, landare bakoitzaren arazo zehatzak aztertzen dira, eta espeziea kontserbatzeko aipamen batzuk ere egiten dira.
|