|
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako LehenZikloa: “Ibaiak,biziiturri”. Munduko urgezaketa hauen baliabideak aztertuko dira: eskuragarritasuna eta kalitatea, edangarri bihurtu beharra, baliabideen galera eta urari ematen dizkiogun erabilera desegokiek ibai ekosistemetan duten eragina, urhornikuntzari begira egiten diren lanen alde onak eta alde txarrak… Ikasleek, bukaeran, landutakoaren inguruan egingo duten gogoeta, hemen aztertutakoarekin zerikusia duten jarrerak hobetzera bideraturik dago.
"Derrigorrezko BigarrenHezkuntzako Bigarren Zikloa: “Zer egiten diegu ibaiei?” Unitate honen ardatza gure jarrerek, iharduerek... beraiekin dakartena (alde positiboak zein negatiboak) aztertzea, ibai ekosistemetan duten eragina ulertzea eta eragin negatiboak saihesteko moduak (hondakin uren arazketa, ingurugiroa kontuan hartzen duen kudeaketa…) aztertzea da. Honetarako guztion elkarlana proposatzen da, honela gizartearen kontzientziazio maila indartuko bait da.
|