Eskolako Agenda 21 programak garatzeko EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei diru-laguntzak
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Ingurumena eta Lurralde Antolamendu
Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza
EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei, 2009-2010 ikasturtean, Eskolako Agenda 21 programak taxutu eta egin ditzaten diruz laguntzea. Eskola Agenda 21 proiektuak udalerri bereko ikastetxeen artean lankidetzan koordinatutako lan-proposamenak izango dira.
EAEan kokatuta dauden unibertsitateaz kanpoko ikastetxe kontzertatu pribatue zein publikoak, Eskola Agenda 21 programa ezarrita duten udalerrietako ikastetxeeak soilik.
1.150.000 euro.
Agindua, 2009ko otsailaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa sailburuarena eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena dena, Eskolako Agenda 21 programak garatzeko EAEn unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei diru-laguntzak emateko modua arautzen duena. (2009/02/18ko EHAA, 34 zk.)
INGURUMEN HEZKUNTZARAKO ZERBITZUA
Juli AZKUE ARRASTOA
Telefonoa:945019552
Faxa: 945019540
email: juli-azkue@ej-gv.es
2009/02/19 - 2009/05/08
Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari zuzendu beharko zaio (Donostia kalea, 1-01010 Vitoria-Gasteiz); eta Sailean, Sailaren lurralde-zerbitzuetan nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutakoan, ezarritako lekuetan aurkeztuko da.
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendariak, horretarako bildutako balioespen-epaimahaiak egindako proposamena kontuan izanik, epaimahaiaren balioespen-aktaren bidez, gehienez ere sei hilabeteko epean ebatziko du, agindu hau indarrean jartzen den egunetik, eta doakien ikastetxeei jakinaraziko die diru-laguntzaren emakida. Ebazpena, ondoren, informazio gisa, EHAAen argitaratuko da. Epea amaitu eta gero aipatutako jakinarazpena egin ez bada, eskatutako diru-laguntza ezetsi egin dela uler daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Lege horrek Administrazioari espresuki ebazteko ezartzen dion betebeharraren kaltetan izan gabe.
Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendaria
2009/08/18
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Eskabide orria A INPRIMAKIA eta justifikazio orria B INPRIMAKIA.
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
13/02/2009