Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bateraturari buruzko araudia Euskal Autonomia Erkidegoan
Euskal Herriko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorrak (, 261 Kb) ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bateratuaren helburua, eskumenak eta alderdi orokorrak arautzen ditu. Prozedura, ordea, 183/2003 Dekretuak (, 134 Kb) arautzen du. Dekretu horrek ondorengo egitura eta edukia ditu:
I. atalak definizioak eta 3/1998 Legearen I. eranskinean finkatutako aplikazio-esparrua zehaztu ditu.
II. atalak planei eta programei buruzko IEE-prozeduraren xedapen komunak ezarri ditu.
III. atalak Euskal Herriko lurraldea antolatzeko baliabideek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko prozedura finkatu du.
IV. atalak, berriz, hirigintza planeamenduaren eragina ebaluatzeko prozedura finkatu du.
V. atalak zaintza eta kontrola arautu ditu.
Dekretuaren eranskinean planek eta programek ingurumenaren gainean duten eraginari buruzko azterlanen edukia orokorrean zehaztu da. Nolanahi ere, aipatutako azterlana planaren garrantziari eta edukiari egokituko zaie.
Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak (, 948 Kb) 3/98 Legea eta 183/2003 Dekretua aldatu ditu (97. artikulua).