Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumenaren gaineko eragina
 

WAI-A

Planek eta programek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Europako araudia


2001. urtean Europako Parlamentuak eta Kontseiluak hainbat planek eta programak ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko ekainaren 27ko 2001/42/CE Zuzentaraua (, 129 Kb) onetsi zuten, planak egitean eta onartu aurretik ingurumen-arloak kontuan hartzeko.

 Zuzentarauaren alderdirik nabarmenenak hauxek dira:

  • IEEa bete behar duten lurralde antolamendurako edo arloko planak eta programak 2. artikuluan zehaztu dira. Artikulu horren arabera, IEEa bete behar dute, halaber, habitat naturalak eta basa-fauna eta flora zaintzeko irailaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren 6. eta 7. artikuluan zehaztu diren planek eta programek.

  • Ingurumen-txostena (azterlana) egiteko beharra ezarri  da. Azterlan horretan plana edo programa burutzeak ingurumenaren gainean dituen eraginak zehaztu, deskribatu eta ebaluatu beharko dira, baita planaren edo programaren helburuak eta eremu geografikoa kontuan hartzen dituzten alternatiba bideragarriak ere.

  • Aarhus-eko hitzarmenarekin bat etorriz, zuzentarauak onetsi du publikoari eta ingurumenaren arloko organo eskudunei planari edo programari eta ingurumen-txostenari buruzko iritzia aldez aurretik emateko behar den epea eman beharko  zaiela, beti ere plana edo programa onartu aurretik edo legegintzazko prozeduraren bidez izapidetu aurretik (8. artikulua).

  • Halaber, erabakia behin hartuta aipatutako autoritateei eta publikoari onartutako planaren edo programaren berri eman beharko zaie  eta txosten batean adieraziko da  zein neurritan hartu diren kontuan ingurumen-txostena, autoritateen eta publikoaren iritziak eta mugaz bestaldeko kontsultak (9. art.).

Aipatutako zuzentaraua hobeto ulertze aldera, Europako Batzordeak "planek eta programek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko 2001/42 /Ce Zuzentaraua aplikatzeko gida" (, 3,6 Mb).argitaratu du.

Azken eguneratzea: 2006/09/05