Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio Euskal Autonomia Erkidegoan
Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren arabera ( , 260 Kb), ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa zenbait plan eta proiektu gauzatzeak ingurugiroan izan dezakeen eragina balioetsi eta zuzentzeko aukera ematen duten azterketa eta sistema tekniko guztiek osatzen dute.
Zeintzuk dira ingurumen-inpaktuari buruzko ebaluazioaren helburuak?
Plangintzako lehen faseetan, eta alternatiba egokienak aukeratzeko, ingurugiroan izango diren eraginen analisia sartzea, jarduera desberdinen eragin metagarri eta sinergikoak kontuan hartuko direlarik. Horretarako, lurraldean eragina duten planen ingurugiro-inpaktuaren ebaluazioa egitea nahitaezkotzat jotzen da.
Jardueraren sustatzaileari ahal den informazio guztia ematea, horrek ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketaegin ahal izan dezan. Horretarako, aldez aurretiko kontsulten tramitea eransten du.
Ingurugiroan planen eta proiektuen eraginak baloratzeko behar diren ingurugiro-kalitateko irizpideen berri sustatzaileari ematea.
Arlo publikoak eta pribatuak parte hartzea erraztea.
Zeintzuk dira Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-inpaktua ebaluatzeko erabiltzen diren prozedurak?
3/98 Legeak ingurumen-inpaktua ebaluatzeko hiru prozedura ezarri ditu: