Dokumentu hau ( , 48 kb) Hondakin Arriskutsuen (HA) segimendua jatorritik tratatzen edo ezabatzen diren arte egiteko tresna da, baina, batez ere, HA zentro produktoretik zentro kudeatzaile(eta)ra transferitzeko prozesuak kontrolatzea du helburu, HAren titulartasuna eta erantzukizuna behar bezala identifikatuta egon daitezen.
Kontrol eta segimenduko dokumentua elkarren berdinak diren zazpi alez osatzen da; autokopia daitekeen paperezkoa da, eta bi datu-taldeetan banatuta dago: bata IGORLEAK (produktore edo kudeatzaileak) bete behar du, eta bestea HARTZAILEAK (nahitaez kudeatzaileak). Zazpi ale horiek ezkerreko ertza kolore desberdinekoa izango dute: (1) zuria, (2) arrosa, (3) horia, (4) berdea, (5) urdina, (6) eta (7) gorria.
Sinadurentzat gordetako laukiak ez dira idaztean kalkatzen eta, beraz, dokumentua osatzen duten ale bakoitza sinatu behar da.
Hona hemen jarraitu beharreko prozesua laburbilduta:
- Hondakin arriskutsu jakin baten IGORLEAK dagokion datu-taldea beteko du, enpresak baimendutako sinadura barne.
- IGORLEAK ertz gorridun ale zuria gorde egingo du, eta ale zuria eta arrosa hondakin arriskutsuen jatorriko zentroa dagoen autonomia-erkidegora bidaliko ditu; autonomia-erkidego horrek ale zuria Ingurugiroaren Kalitate eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari bidaliko dio (Ingurumen Ministerioa).
- IGORLEAK gainerako lau aleak (horia, berdea, urdina eta gorria) garraiolariari emango dizkio, hondakinarekin batera helburura eraman ditzan.
- HARTZAILEAK hondakinarekin batera aipaturiko lau aleak jasoko ditu, eta IGORLEAK deklaratutako datuak egiaztatu ondoren, eta hondakinaren titulartasunaren transferentzia onartzen badu bakarrik, dagokion datu-taldea beteko du, lau aleetan, enpresak baimendutako sinadura barne.
- HARTZAILEAK ale gorria gorde egingo du, eta ale horia hondakin arriskutsuen jatorriko zentroa dagoen autonomia-erkidegora bidaliko du. Ale berdea eta urdina hondakinen zentro hartzailea dagoen autonomia-erkidegora bidaliko ditu, eta hark ale berdea Ingurugiroaren Kalitate eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari bidaliko dio (Ingurumen Ministerioa).
- Eranskin honetan aipatzen den dokumentua hondakin arriskutsuen produktore eta kudeatzaileen esku egongo da autonomia-erkidegoetako ingurugiro-erakundeetan. Produktoreak eta kudeatzaileak beren erregistroetan artxibatzeko gordetzen dituzten aleak gutxienez bost urtez gorde beharko dituzte.
Aurreko prozesuaren ondorioz, hondakin arriskutsuaren kantitate bat bidaltzearen eta haren dokumentazioaren arteko erlazioa biunibokoa da.
Kontrol eta segimenduko dokumentu bakoitzak:
- Substantzia homogeneoak bakarrik hartzen ditu, hondakin arriskutsu gisa IDENTIFIKAZIO-KODE bakarra baitute. Hondakin arriskutsu bat baino gehiago bidaliz gero, bidaltzen diren hondakinak adina dokumentu bete beharko dira. IDENTIFIKAZIO-KODE bera ez dutenak edo, eduki arren, Onarpen Hitzarmen bera ez dutenak hondakin desberdintzat joko dira.
- Garraio-prozesu guztian zehar elkarrekin egon behar duten kantitateen bidalketak bakarrik hartzen ditu, dokumentuak dagokion hondakinarekin batera joan behar baitu. Hori dela eta, garraiatzen den kantitate bakoitzeko dokumentu bat eskatuko da, gainerakoengandik bereizirik. IGORLEAK aldez aurretik ezagutu behar du HARTZAILEARENGANA iristeko garraio-prozesu osoa, berak bete beharreko datuen artean baitago. Garraioan zehar gertatzen diren gertaerek ezaugarriei, kantitateei edo azken garraiobideei eragiten badiete, nahitaez HARTZAILEAK adierazi beharko ditu, bidalketa ez onartzea eragiten ez badute ere.
HARTZAILEAK bete beharreko GERTAEREN atalean, IGORLEAREN datuei dagokienez hautematen den edozein gertaera edo aldaketa deskribatuko du dagozkion kopiak sinatu eta bidali aurretik. Datu garrantzitsuagoak egiaztatzeko, datu horiek HARTZAILEAK bete beharreko datu-taldean sartu dira, nahiz eta IGORLEAK bete beharreko datu-taldean ere agertu.
Dokumentuaren kopiak sinatu eta bidali ondoren gertaera bat hautematen bada, HARTZAILEAK, hondakinaren legezko titular den aldetik, berehala autonomia-erkidegoari eta Ingurugiroaren Kalitate eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraziko die (Ingurugiro Ministerioa), eta bere esku dagoen dokumentuaren fotokopia bidaliko die.
Erregistratutako gertaeren ondorioz bidalketa onartzen ez denean, HARTZAILEAK dokumentuan jasoko du eta lehenbailehen dagozkien erakundeei jakinaraziko die (autonomia-erkidegoa eta Ingurugiroaren Kalitate eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusia [Ingurugiro Ministerioa]). Bidalketa garraiolari berarekin IGORLEAREN jatorrizko zentrora itzuliko den adieraziko da edo, hori ezinezkoa denean, aldi baterako HARTZAILEAREN instalazioan geratuko den, titularrak jasotzen duen arte.
Aurreko kasuen xehetasunei buruzko igorlearen eta hartzailearen arteko hitzarmenak eta igorleari bidalketa onartu den ala ez jakinarazteari buruzkoak dagokion Onarpen Hitzarmeneko klausulen bidez ezarriko dira.
Egin nahi den segimendua dela eta, ez da enpresa sortzailearen arteko zentro produktoreen artean hondakin arriskutsuak kontrolik gabe lekualdatzerik onartuko. Lekualdatze horietarako, zentro hartzaileak dagokion autonomia-erkidegoaren baimena eduki beharko du kudeatzaile-lanetan jarduteko.
BI GARRAIO-MOTA BAINO GEHIAGO ERABILTZEN BADIRA, INPRIMAKI BERRIAREN A-4 BLOKEA BAKARRIK BETE BEHAR DA ETA BIDALKETAREN ARDURADUNAK SINATU EGIN BEHAR DU.
|