Euskal Autonomia Erkidegoan beirazko ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko Euskal Herriko Administrazio Orokorraren eta Beirazko Ontziak Birziklatzeko Sozietate Ekologikoaren (Ecovidrio) arteko hitzarmena.
Euskal Herriko Administrazio Orokorra eta Beirazko Ontziak Birziklatzeko Sozietate Ekologikoa (Ecovidrio).
Hitzarmena sinatzen den egunean jarriko da indarrean, baldintza ekonomiko eta teknikoei buruz xedatutakoaren kaltetan gabe, eta 2014ko azaroaren 25era arte izango du indarra.
Indarraldi honetan, hitzarmenean islatutako jarduera guztien jarraipena egingo du horretarako sortuko den lantalde batek. Lantalde honen baitan, jarraipen funtzio horiek garatzerakoan lortutako emaitzak aztertu ondoren, 2014ko azaroaren 25etik aurrera aplikatzekoak izango diren baldintza berriak ezarriko dira.
Hitzarmenaren IV. eranskinean zerrendatutako zenbatekoak 2009. urtean definitu direnez eta horretarako baldintza ekonomikoen indarraldirako KPIaren % 3ko urteko igoera konstantea kontuan hartu denez gero, prezioak urtero eguneratuko dira % 3 horrekiko KPIaren diferentziala aplikatuz.
2014ko azaroaren 25ean alderdien artean akordiorik lortu ez bada, hitzarmen hau automatikoki luzatuko da, luzeen jota ere urtebeterako, eta IV. eranskinean aintzat hartutako zenbatekoak behar bezala eguneratuko dira KPIaren arabera.