Zenbait hipermerkatuak olioentzako edukiontzi bereziak izaten dituzte.
Hondakin hauek sortzaile handietan jasotzen dira (jatetxeak, ospitaleak, frijituak egiten diren lekuetan). Leku horietan ontzi bat uzten da, eta erabiltzaileek bertara botatzen dituzte erabilitako olioak; ondoren, pilak jasotzeko zerbitzu berak jasotzen ditu aldiro-aldiro.
ZER UTZ DAITEKE?
Janariak frijitzeko olioaren hondakinak
ZER EGITEN DA JASOTAKO HONDAKINAREKIN?
Gantzak lortzeko lehengai gisa edo erregai gisa erabiltzen da.
INGURUGIROARENTZAKO ONURAK
Hondakin hau behar bezala tratatuko ez balitz, saneamendu-sarera edo zabortegira joango litzateke, eta horrek eraginpeko ekosistemei kalte egingo lieke.