NON UTZI BEHAR DA?
Legeak debekatu egiten die herritar eta erakundeei lurzoru, ur edo estolderiatan olioa jaurtitzea, bai eta aldez aurretik jakinarazi gabe erretzea ere.
Autoaren olioa aldatzeko, erabilitako olioa jaso eta birziklatzeko kanpainan parte hartzen duten tailerretan egitea gomendatzen da. Tailer horiek EKOGUNEA-ECOPUNTO plaka izan ohi dute.
Olioa zuk zeuk aldatzen baduzu, gune hauetan utz dezakezu:
- Garbiguneak
- Zenbait hipermerkatuk olioentzako edukiontzi bereziak izaten dituzte
ZER UTZ DAITEKE?
Bai
- edozein ibilgailu-motatan erabilitako olioak
Ez
- ez nahastu jatorri begetaleko frijitzeko olioekin: oliba-olioa, ekilore-olioa, etab.
ZER EGITEN DA JASOTAKO HONDAKINAREKIN?
Hondakin honen partida guztiak beren garraiobidean aurkeztu behar dira OLEAZen Zamudioko instalazioetan, kontrol analitikoa eta administratiboa egiteko.
Tramite hori igaro ondoren, Zamudion (Bizkaian) dagoen SOGECAR, S.A. enpresara bidaltzen dira, eta han olioa bereizi egiten da aprobetxamendua eragozten duten elementuetatik, adibidez: ura, sedimentuak, metal astunak, etab.
INGURUGIROARENTZAKO ONURAK
Erabilgarri dirauen artean, ibilgailuetako olioak hainbat metal astun, kloroa eta bestelako substantziak hartzen ditu, eta substantzia horiek behar bezala tratatzen ez badira, ingurugiroari eta ekosistemei kalte handia egiten diete.
Lurrera litro bat olio jaurtitzen badugu, lurzorua poluitzeaz gain, elementu toxikoak akuiferoetara iritsiko dira.
|