NON UZTEN DIRA?
Garbiguneetan
ZER UTZ DAITEKE?
Diska optikoak, edozein taxuretan, CD edo DVD.
KUDEATZAILEAK
Foru Aldundiak, Udalak eta Mankomunitateak
ZER EGITEN DA JASOTAKO HONDAKINAREKIN?
Edukiontzietan utzitako CD eta DVD zaharrak birziklapen enpresetara (Cederika enpresen elkartea –Sarbide, Haizelan eta Recycling Plast-) eramaten dira. Han, hurrengo prozesuetan zehar bideratzen dira:
1.-Birrintzaile batean txikitzen dira.
2.-Behin birrinduta, materiala garbitu egiten da, tinta eta etiketen hondarrak kentzeko.
3.-Ondoren, siloetan sartzen da bertan lehortzeko.
4.-Behin lehortuta, extrusio makinetara eramaten da berriro prozesatzeko. Horretarako materiala bere urtze tenperatura lortu arte berotzen da.
5.-Urtutako materiala dilizta tamainako zati txikietan moztu ondoren hoztu egiten da galaustea izeneko prozesuan.
6.-Galautsa zakuetan biltzeko makinetan ontziratzen da, lehengai moduan erabiliko duten enpresetara bidaltzeko. Material birziklatu hau produktu desberdinak sortzeko erabiliko da (inprimagailu, ordenadore eta urrutiko aginteetarako karkasak, alarma kutxak ... ) Automozio sektorean ere erabiltzen da, adibidez ateen eskuturretan, barneko mekanismoetako piezetan edo atzeranzko ispilu karkasetan.
INGURUGIROARENTZAKO ONURAK
Produktu honen 99%a polikarbonatoa da. Polikarbonatoaren berreskurapena balio handiko lehengai iturri bat eskeintzen du. Materialak berriro erabiltzen dira, eta horrek fabrikazio-prozesuan lehengaiak eta energia aurrezteko aukera ematen du. Zabortegietan uzten diren hondakinen bolumena murriztu egiten da.
|