Konpondu ezin badira, desmuntatu egiten dira osagaietako materialak aprobetxatzeko. Egurra erregai gisa erabiltzen da eta erabilgarriak izan daitezkeen zenbait elementu saldu egiten dira (aluminioa, kobrea, letoia, etab.). Merkaturatzen zailak diren zatiak erreusak dira eta geroago isurketa kontrolatuaren edo errausketaren bidez ezabatzen dira.
INGURUGIROARENTZAKO ONURAK
Euskal Autonomia Erkidegoan 432 Tm sortzen dira urteko gutxi gorabehera. Berreskura daitezkeen elementuen salmentatik ateratzen den etekinaz gain, zabortegietan pilatzen diren hondakinen bolumena ere murriztu egiten da.