NON UZTEN DIRA?
- Garbiguneak
- Altzariak eta bolumen handiko objektuak jasotzeko zerbitzuak, kanpainan parte hartzen duten udaletan (kontsultatu zure udaletxean)
- Tresna berria erostean, kanpainan parte hartzen duten dendek zaharra erretiratzen dute
ZER UTZ DAITEKE?
- telebistak
- bideo-aparatuak
- bideokamerak
- ordenagailuak, monitoreak, teklatuak,...
- inprimagailuak
- musika-aparatuak, irratiak,...
- telefonoak
- josteko makinak
- etxeko tresna txikiak: irabiagailuak, kafe-errotak, plantxak,...
- xurgagailuak
- idazmakinak
KUDEATZAILEAK
Foru Aldundiak, Udalak eta Mankomunitateak
ZER EGITEN DA JASOTAKO HONDAKINAREKIN?
INDUMETAL RECYCLING, S.A. enpresara bidaltzen da, eta han elementu edo produktu arriskutsuak dituzten osagaiak bereizten dira; osagai horien berariazko tratamendua kudeatzaile baimendunen bidez egiten da. Materialak poluitzailea izateari utzi dionean tratamenduko prozesu mekanikoak aplikatzen zaizkio, metalezko osagaiak berreskuratu eta zirkuitu ekonomikora itzultzeko aukera ematen dutenak, esate baterako, burdina, kobrea, zinka, beruna, metal preziatuak eta plastikoak.
INGURUGIROARENTZAKO ONURAK
Aparatu hauek barruan hainbat elementu arriskutsu dituzte: era guztietako bakterioak, merkuriozko tramankuluak, PCBzko kondentsadoreak, olioak, lanpara fluoreszenteak, izpi katodikoen hodien kanoi edo getter-ak, etab. Horrela, zuzenean ingurugirora isurtzea ekiditen da, eta kudeatzaile baimendunek behar bezala kudeatzea lortzen da.
Ondorioz, etekin ekonomikoak lortzen dira, ziklo ekonomikora hainbat material eta metal itzultzen baitira, esate baterako: beira, plastikoak, altzairua, kobrea, aluminioa, zinka, metal preziatuak, etab. Horrela baliabide natural berriztaezinak gordetzen laguntzen da, eta energia alferrik galtzea eragozten da.
|