EAEko zabortegi kontrolatu nagusiek bertan pilatzen den materia organikoaren fermentazio naturalak sorturiko biogasa jasotzeko sistema dute; askotan, biogas horren energia potentziala balorizatu egiten da elektrizitatea sortzen duten gas-motorren bidez, eta gero argindar-sareari saltzen zaio.