Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Hondakinak
 

WAI-A

Papera eta kartoia


Contenedor azulNON UZTEN DIRA?

Edukiontzi urdinetan

ZER UTZ DAITEKE?

BAI

  • egunkariak eta aldizkariak
  • inprimaturiko propaganda
  • kartoizko ontziak: gaileta-kaxak, kartoizko arrautza-ontzi tolestuak ...
  • paper-zorroak

EZ

  • tetrabrikak
  • haur-oihalak
  • paper plastifikatuak, ezkoztatuak edo metalizatuak

KUDEATZAILEAK

Udalak eta mankomunitateak

ZER EGITEN DA JASOTAKO HONDAKINAREKIN?

Jasotako papera eta kartoia sailkapen-instalazioetara bidaltzen dira; han, materialen arabera bereizten dira, gero paperaren industrian kontsumitu eta birziklatzeko.

INGURUGIROARENTZAKO ONURAK

  • Dibisak aurrezten dira paper-produktuen inportazioa murriztean, egurra, paper-pasta, fabrikatutako papera eta kartoia fabrikatzeko paper-ebakinak inportatzen baititugu.

  • Energia aurrezten da. Paper zaharretik paper birziklatua fabrikatzeko energia gutxiago kontsumitzen da; alde batetik, dirua aurrezten da eta, bestetik, baliabideak ere aurreztu egiten dira. Horren ondorioz, atmosfera gutxiago poluitzen da.

  • Ingurugiroarentzako onurak:

    • Baso-masak: Paperaren industriarako egur-eskaerak alde batetik deforestazioa bultzatu du eta, bestetik, bizkor hazten diren espezieen (pinua, eukaliptoa) monolaborantzaren aldeko presioa egiten du, espezie autoktonoen kaltetan. Horren ondorioz, lurzoruak pobretu egiten dira eta flora eta faunaren dibertsitate espezifikoa murriztu egiten da.

    • Uraren eta airearen poluzioa: Paper zaharra lehengai gisa erabiltzeak poluzio-mailak murriztu egiten ditu. Ur gutxiago kontsumitzen da eta produzitutako uraren karga poluitzailea ere txikiagoa da (OEB eta y materia esekia). Halaber, airea ere gutxiago poluitzen da, ez baita sufrearen konposaturik produzitzen: SO2, sulfuroak eta merkaptanoak. Konposatu horiek dira papergintzako industriek sortzen dituzten usain txar gehienen sorburu.

    • Hondakin solidoak: Paper birziklatuak fabrikatzean hondakin gutxiago sortzen dira. Horrez gain, erabat paper birziklatua erabiliko balitz paperaren bilketa selektiboa izugarri garatuko litzateke. Horrek zabortegietara iristen diren hondakinen bolumena nabarmen txikituko luke, eta hondakin horiek kudeatzea askoz ere errazagoa izango litzateke.

    • Ur-kontsumoa: Paper birziklatua erabiliz gero, pasta fabrikatzeko kontsumitzen den uraren % 61 gutxiago erabiliko litzateke, OEB5 % 55 murriztuko litzateke, atmosfera egiten diren igorpenak % 73, eta prozesuan sortzen diren hondakin solidoak % 39.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/11/22