Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Hondakinak
 

WAI-A

Pilak


PilasNON UZTEN DIRA?

Erabiltzaileek pilak sortze-puntuetan (supermerkatuetan, etxeko tresnen dendetan, bitxi-dendetan, erloju-dendetan, argazki-dendetan) jarritako edukiontzietan edo kalean jarritako berariazko edukiontzietan era bereizian utz ditzakete (pila handiak eta botoi-itxurako pilak).

ZER UTZ DAITEKE?

  • botoi itxurako pilak
  • pila prismatikoak
  • metagailuak

ZER EGITEN DA JASOTAKO HONDAKINAREKIN?

Berariazko bilketa-zerbitzuak jasotzen ditu, eta pila handiak Walz labe batean tratatzen dira, Zn eta Cd berreskuratzeko. Labe hori erabiltzeko arrazoia da inguruan ez dagoela altzairugintza-sektore garrantzitsurik, eta instalazio honetan altzairugintzako hautsen Zn eta Pb berrekuratzen dira.

Botoi itxurako pilak berariazko instalazio batzuetan tratatzen dira, eta bertan pilen Hg, A eta Fe berreskuratzen dira.

INGURUGIROARENTZAKO ONURAK

Pilek sorturiko poluzioaren arazo nagusia kontrolik gabe ezabatzea da, osatzen dituzten metalak askatzen baitira: merkurioa, kadmioa eta beruna. Euskal Autonomia Erkidegoan urtero pila handien 74 Tm sortzen dira eta botoi-itxurako pilen 187 kg.

 


Azken eguneratzea: 2006/11/22