Mugarik Gabeko Farmazialariak GKEak bilketa-kanpaina egiten du. Erradiografiek zilar-gatza dute eta, era ez-poluitzailean birziklatuz gero, erauzi eta merkatuan sal daitezke, prezio ofizialean. Lorturiko diruarekin laguntza humanitarioko hainbat proiektu egiten dituzte.
INGURUGIROARENTZAKO ONURAK
Erradiografietako zilar-gatzek lurzorua nahiz urak poluitzeko ahalmen handia dute eta, berreskuratzen ez badira, zabortegietan pilatzen dira eta bere balio ekonomikoa galdu egiten da. Euskal Autonomia Erkidegoan 417.000 plaka sortzen dira urtero.